Lauritz Melchior

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lauritz Melchior, erdian, bere seme-alabekin.
"Europa" itsasontzian New Yorkera bidean Elisabeth Rethbergekin 1932an.

Lauritz Melchior (Lauritz Lebrecht Hommel Melchior) (1890eko martxoak 20, Kopenhage-1973ko martxoak 18, Santa Monika, Kalifornia) bere garaiko wagnertar tenore, tenore heroiko edo heldentenor gailentzat hartua da. Kopenhagen jaio zen Beniamino Gigli tenore italiarra jaio zen egun berean. Eta jaiotzez daniarra zen arren, 1947an estatubatuar nazionalizatu zen.

Baritono bezala debutatu zuen 1913an, eta tenore bezala, 1918an estreinatu zen, Tannhäuser operan parte hartuz.

Berlinen debutatu zuen, eta jarraian Nurembergen, Munichen, Frankfurten, Kolnen, Hannoverren, Bremenen, Dresden, Leipzigen eta Chemnitzen.

Bayreuthen 1924tik 1931 arte kantatu zuen, bere garaiko wagnertar tenorerik nabarmenena izatea lortuz, sarri agertuz Royal Opera Housen 1939 arte eta Metropolitan Opera Housen 1926tik 1950 arte.

1931, 1933, 1942 eta 1943an Buenos Aireseko Colon Antzokian arrakasta lortu zuen Otto Klempererren eta Fritz Buschen zuzendaritzapean.

Frida Leider, Lotte Lehmann, Marjorie Lawrence eta Helen Trabuel sopranoen ondoan izan zituen partehartzeak historiara pasa ziren, baina Kirsten Flagstad soprano norvegiarrarekin osatu zuen Tristan eta Isolda operako bikoterik ezagunena, Sir Thomas Beecham eta Fritz Reinerrek zuzendutako grabaketetan lekukotua.

1950ean erretiratu zen, baina telebistan, komedia musikaletan eta Hollywoodeko filmeetan parte hartzen jarraitu zuen.

1960an, bere 70. urtebetetzea ospatzeko, Valkiria operaren lehen ekitaldia kantatu zuen Kopenhagen, "Daniar Handia" ezizena jasotzen zuen (ezizen hau aurreikusitako telebista ziklo batentzako hartu zen, baina honen hasierako atala baino ez zen grabatu).

Lehen ekitaldi horren grabaketa 1933an, Bruno Walterrek zuzendua eta Lotte Lehmannen ondoan erreferentziazkotzat hartzen da.

Kopenhageko hilerrian lurperatua dago.

Bere seme Ib Georg Melchiorrek bere aitari buruzko biografia bat idatzi zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lauritz Melchior Aldatu lotura Wikidatan