Terrakotazko armada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lehen Qin enperadorearen Mausoleoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Xian guerreros terracota general.JPG

1. Gelaren ikuspegi orokorra

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 441
Kokalekua TxinaTxina
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Terrakotazko armada (兵馬俑, pinyin bīng mă yōng, "Soldadu eta Zaldien irudiak"), Lehen Qin Enperadorearen Mausoleoaren barruan (秦始皇陵, pinyin qín shĭ huáng líng) tamaina errealeko 7.000 zaldi eta gerlariren irudietan datza, bere burua Txinako lehen enperadore bezala izendatu zuen Qin Shi Huangekin, Qin dinastiako lehen enperadorearekin lurperatuak izan zirenak, K. a. 210-K. a. 209 bitartean.

Estatua hauek lurperatuz, Enperadoreak bere agindupeko tropak izaten jarraituko zuela uste zen. Terrakotazko armada, gudu eraketan lurperatua izan zen hiru lubakitan, Xi'anetik 33 kilometro ekialdera dagoen Enperadorearen hilobitik kilometro eta erdi ekialdera. Hiru lubakiek, 4 eta 8 metro arteko sakonera dute. Zulatuak izan dira, eta, hondakinetan, museo bat eraiki da, "Lehen Qin Enperadorearen Terrakotazko Armadaren Museoa" deitua.

Armada hau 1974ko martxoan aurkitu zen. Txinako Shaanxi probintziako Xi'anetik gertu, ureztatzeko urez hornitzeko lan batzuetan zehar. 1987tik, UNESCOk, Gizateriaren Ondare bezala izendatua dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerlari batzuen xehetasuna
Zaldi batzuen xehetasuna

Lehen lubakia, 1974an aurkitu zuten kasualitatez lehorteari aurre egiteko ur bila zebiltzan nekazari batzuk. Toki horretan, jada aurkitu ziren aurretik hondakinen batzuk, garrantzirik eman ez zitzaienak, indusketa hasi zuen arkeologoak, lubaki berriaren aurkikuntzaren berri izan zuen arte.

Lubakia, 200 metroko luzera eta 60 metroko zabalera du, eta 6000 gerlari baino gehiago ditu, horietakoren batzuk, oraindik lurpetik ateratzeke daudenak. Irudiak, tamaina naturalekoak dira: 1,80 metroko altuerakoak eta terrakotaz eginiko armajantziz hornituak daude. Lubakia, publikoarentzako, 1979an ireki zen.

Irudi hauetako bakoitzak, ezaugarri ezberdinak ditu: biboteak, orrazkerak, gazteak, zaharrak, etnia ezberdinetako ezaugarriak... Buruak eta eskuak aparte moldeatzen ziren, eta ondoren gorputzei gehitzen zitzaizkien. Uniformeak, euren maila militarraren isla ere badira. Soldadu bakoitzak, arma bat zeraman: arkua, lantza, ezpata... Qin dinastia erori ondoren, nekazariek hilobia arpilatu zuten eta armak lapurtu zituzten. Jatorrian, irudiak, kolore bizi eta distiratsukoak ziren, oxigenoarekin kontaktuan egon ondoren, bost ordutan galdetzen den kolorea, bere herdoiltzera laguntzen duena. Arrazoi honegatik aztertzen ari da kolore hauek mantentzen lagunduko duen teknika, eta, bere azterketa amaitu arte, beste gerlari batzuk lurpetik ateratzeko kontua, beranduagorako utzia dago.

Publikoarentzako ireki zen bigarren lubakiak, 69 irudi ditu, eta "jeneralen lubakia" bezala ezagutzen da. Uste denez, armadaren estatu nagusia irudikatzen zuen. Lubakian, lau zaldiren irudiak ere ikus daitezke. Azkenak, 1000 gerlari inguru ditu, horietako asko, oraindik zaharberritu gabe.

1980an, margotutako bi brontzezko gurdi aurkitu ziren. Gurdi hauetako bakoitza, 3000 atal baino gehiagoz osatua dago. Gurdi bakoitzeko lau zaldiak, gidari inperial batek gidatzen ditu. Ikerketa batzuen arabera, gurdi hauetako lehenak, enperadorearen segizioaren bidea lautzeko balioko zuen, bigarrena, erregeak lo egingo zuen gurdia izango zen bitartean. Gurdiak, ez dira tamaina errealekoak (gutxi gora-behera erdia), eta urre eta zilarrezko inkrustazioak zituzten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Terrakotazko armada Aldatu lotura Wikidatan