The Mission (1986ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Mission
Datuak
Jatorrizko izenburua The Mission
Izenburua euskaraz Misioa
Urtea 1986
Estreinaldia 1986ko maiatzaren 16a
(Canneseko Zinemaldia)
Generoa abentura, historia, drama
Herrialdea  Erresuma Batua
Iraupena 126 minutu
Aurrekontua 24,5 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Roland Joffé
Ekoizleak
Fernando Ghia
David Puttnam
Gidoilariak
Robert Bolt
Aktoreak
Robert De Niro
Jeremy Irons
Ray McAnally
Aidan Quinn
Cherie Lunghi
Liam Neeson
Musikagileak
Ennio Morricone
Argazkilariak
Chris Menges
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

The Mission (euskaraz Misioa) 1986ko Roland Joffé ingeles-frantziar zinema zuzendariaren filma bat da. Ennio Morricone italiar musikagileak soinu banda konposatu zuen. Filma honetan Robert De Niro, Jeremy Irons, Ray McAnally, Aidan Quinn, Cherie Lunghi eta Liam Neeson aktoreek antzeztu zuten.

1986ko maiatzaren 16n Canneseko Zinemaldian estreinatu eta Urrezko Palma irabazi zuen. Urte honetan bertan Argazkigintza onenaren Oscar Saria ere irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea, Hego Amerika. Filma Iguazuko ur-jauzien lurraldean girotua dago. Bertan, Gabriel misiolari jesuitak (Jeremy Irons) gurutziltzatutako beste jesuita baten adibide jarraituz, armarik gabe eta txirula soil batez oihan sakonean sartu eta indiarrak kristautu eta hezitzeko asmoari ekiten dio. Guarani indiarrek misiolaria heuren artean onartu eta Gabrielek San Carlos misioa sortuko du. Misiolariaren jarratzaileen artean Rodrigo Mendoza dago (Robert De Niro), hau esklabo trafikari-ohia, mertzenarioa eta hiltzailea da, bere antzinako biktimen artean luditzea lortzeko asmoz. Urteetan aurrera elkarrekin batera misioa aurrera ateratzeko borrokatu ondoren, indiarren independetziaren alde jarriko dira: Gabrielek otoitzaren boterean sinisten du, aldiz, Rodrigok ezpatarenean.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]