Tisa

Koordenatuak: 48°04′29″N 24°14′40″E / 48.0747°N 24.2444°E / 48.0747; 24.2444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tisza ibaia» orritik birbideratua)
Tisa
Tisa (ro) (sk)
Тиса (rt) (uk)
Tisza (hu)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera966 km
Geografia
Map
Koordenatuak48°04′29″N 24°14′40″E / 48.0747°N 24.2444°E / 48.0747; 24.2444
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Transkarpatiako oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera153.200 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli eta Tisza Basin (en) Itzuli
Ur-emaria796 m³/s
IturburuaRakhiv
BokaleaDanubio

Tisa[1] (errumanieraz eta eslovakieraz: Tisa; serbieraz eta ukraineraz: Тиса; hungarieraz: Tisza) Ekialdeko Europako ibai nagusienetako bat eta Danubioren adarrik handiena da. 965 km luze da eta 157.186 km²ko ibai-arroa hartzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukrainako Karpato mendietan du iturburua (Hoverla mendialdea), Tisa Zuria eta Tisa Beltza ibaien bilgunean hain zuzen. Tisa Zuriak Chornohora mendigunean su iturburua eta Tisa Beltzak Gorgany mendilerroan. Errumaniaren eta Ukrainaren arteko muga eratzen du Hungariako lurraldean barneratu baino lehen. Hungariako Ordoki Handia alderik alde igarotzen du iparraldetik hegoaldera eta, Szolnok eta Szeged hiri hungariarrak zeharkatu ondoren, Serbian sartu eta Danubio ibaian isurtzen du ura, Belgradeko hiriaren iparraldean. Somes edo Szamos, Körös eta Mureș dira ibaiadar nagusiak.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tisaren emaria 1921-1991 bitartean neurtua izan da Szegeden (Hungaria)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 138.408 km² ditu, arro osoaren % 88. Urteko batez besteko emaria 817 m³ segundoko da. Emari handiena apirilean du (1469 m³/s), eta txikiena irailean (426 m³/s).

Tisaren batez besteko emariak (/s), Szegeden neurtuak
Datuak: 1921 eta 1991 artean

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. Tisza at Szeged. webworld.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2015-12-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]