Toyama (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Toyama prefetura
富山県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Toyama (hiria)
Eskualdea Chūbu, Hokuriku
Map of Japan with highlight on 16 Toyama prefecture.svg
Azalera
4.247,55 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.111.729 (2005)
259,29 bizt/km²
Uhartea Honshū

Toyama prefetura (富山県 Toyama-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Toyama hiria da. Japoniako itsasoko kostaldeko industria-prefetura nagusia da. Baliabide hidroelektriko garrantzitsuak ditu, eta, horri esker, elektrizitatea merkea da. Toyama prefeturan daude Asiako ekialdeko Errusiatik kanpoko glaziar bakarrak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toyama prefeturaren mugakideak hauek dira: Ishikawa prefetura mendebaldean, Niigata ipar-ekialdean, Nagano hego-ekialdean, Gifu hegoaldean eta Japoniako itsasoa iparraldean. Lurraldearen % 30 natura-parke gisa babestuta dago: Chūbu-Sangaku and Hakusan parke nazionalak, besteak beste.


Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmazia-industria oso garrantzitsua da prefeturan, eta historikoki ere garrantzi handia izan du. Elektronika- eta robotika-industria ere badago, baita metalezko produkturen fabrikazioa ere (aluminioa, kobrea eta abar). Kalitate handiko arroza ekoizten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, Toyama prefetura Etchū probintzia izan zen. 1871n, Etchū probintzia Niikawa prefetura bilakatu zen. 1876an, Ishikawa prefeturaren barnean sarrarazi zuten, baina 1881ean Toyama prefetura gisa berrezarria izan zen.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toyama (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan