Trasimeno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Trasimeno aintzira
Lago Trasimeno
Lago Trasimeno.jpg
Trasimenischer See.png
Kokalekua Umbria,  Italia
Koordenatuak 43°8′N 12°6′E / 43.133°N 12.100°E / 43.133; 12.100Koordenatuak: 43°8′N 12°6′E / 43.133°N 12.100°E / 43.133; 12.100
Eremua 128 km²
Bataz besteko sakonera 4–5 m
Gehienezko sakonera 6 m
Uharteak 3 (Isola Polvese, Isola Maggiore, Isola Minore)

Trasimeno[1] (italieraz: Lago Trasimeno; latinez: Trasumennus; etruskoz: Tarśmina[2]) Italia erdialdeko Umbria eskualdean (Perugiako probintzia) dagoen aintzira da. 128 kilometro karratuko eremua du, 18 kilometroko luzera eta 15eko zabalerarekin. Italiako laugarren aintzirarik handiena da, eta 258 metroko garaieran dago. Bere gehienezko sakonera, 6 eta 7 metro artekoa da. Eskualdeko beste aintzira batzuk ez bezala, Trasimenok ez du jatorri bolkanikorik. Gertuen duen hiria, Perugia da, 15 kilometro inguru ekialdera duena, non Lago di Perugia deitzen den, Italia faxistak, egungoagatik aldatu zuen arte, ohiko izena izan zena. Chiusi hiria, 15 kilometro inguru hegoekialdera dago, eta Cortona, 12 kilometro inguru ipar-mendebaldera.

Tokia, K. a. 217an, Erroma eta Kartagoren artean Trasimenoko gudua gertatu zelako da ezaguna, non Hanibalek, Gaio Flaminio Nepoteren erromatar armada garaitu zuen, Bigarren Gerra Punikoaren hasieran.

Aintzirak, hiru uharte ditu. Maggiore uhartean, 35 biztanle baino ez dituen herrixka txiki bat dago. 24 hektareako hedadura du eta, uharte honetako punturik altuena, 309 metroko garaieran dago. Uharte honen lurraldea, administratiboki, Tuoro sul Trasimeno herriaren mende dago. Polvese deiturikoak, hiru uharteetatik handiena dena, 69,6 hektareako hedadura du, eta, punturik gorenena, 313,4 metroko garaieran du, eta Castiglione del Lago herriaren administraziopean dago. Txikiena, Minore deitzen da eta 5 hektareako hedadura baino ez du, bere punturik garaiena, 278 metroko garaieran duelarik, Passignano sul Trasimenoren administraziopean dagoelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Trasimeno