Turgovia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Turgovia
Thurgau

Suitza Suitzako kantonamendua
{{{nongo}}} bandera {{{nongo}}} armarria
Hiriburua Frauenfeld
Eremua 991 km²
Biztanleria 244.330 (2009)
Dentsitatea 0,25 bizt/km²
Karte Lage Kanton Thurgau 2013.2.png

Turgovia[1] (alemanez, Thurgau) Suitzako 26 kantonamenduetako bat da.

Alemanez mintzo dira turgoviar gehienak, eta protestanteak dira biztanleen bi herenak. Hiriburua Frauenfeld da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzako ipar-ekialdean dago, Konstantzako aintziraren iparraldeko eta ekialdeko ertzetan, Schaffhouse, Zurich eta Sankt Gallen kantonamenduek inguratua.

Thur ibaiak igarotzen du kantonamendua.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza (fruta-arbolak, mahatsa) eta industria (tresneria mekanikoa, ehungintza) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniarrek konkistatu zuten, eta 1264. urtetik aurrera Habsburgotarren mende egon zen. 1460. urtean konfederazioaren aldekoek konkistatu zuten, eta 1803. urtean bihurtu zen Suitzako kantonamendu.

Irudi-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turgovia Aldatu lotura Wikidatan