Turkesa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laguntza:Mineral infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Turkesa
Turkesa
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Minerala
Formula CuAl6(PO4)4(OH)8·4H2O
Dana sailkapena 42.9.3.1
Nickel-Strunz sailkapena 8.DD.15
Identifikazioa
Kolorea Urdina, urdin berdexka, berdea
Habito kristalinoa Masiboa, nodularra
Sistema kristalinoa Triklinikoa
Haustura Ona edo perfektua
Fraktura Konkoidala
Gogortasuna
Mohs eskalan
5 - 6
Distira Ezkoaren antzekoa edo azpibeirakara
Marra Zuria urdinxka
Dentsitate erlatiboa 2,6 - 2,9
Disolbagarritasuna Disolbagarria HCl-tan

Turkesa aluminiodun eta kobredun mineral fosfato opaku berde-urdina da, kolore bati izena emate diona. Turkesaren formula kimikoa CuAl6(PO4)4(OH)8·4H2O da. Sistema triklinikoan kristaltzen da; gogortasuna, 6koa du Mohs eskalan, eta aski hauskorra da.

Harribitxi gisa oso erabilia izan den substantzia arraroa da. Oso balioetsia izan da milaka urtez, baina egun, beste bitxi opaku batzuek bezala, balioa galdu du imitazioen eta bitxi sintetikoen sarreraren ondorioz. Turkesa kolorekoa preziatuena da, nahiz berde-urdina edo berde-horia ere izan daitekeen.

K.a. 4000-3000 urteen bitartean jadanik Sinai penintsulako hobiak ustiatzen ziren. Turkia, Iran eta India izan dira Europaren hornitzaileak historian zehar; Ipar Afrika eta Siberia ere turkesa ekoizleak dira. Bestalde, Ipar Amerikako indiarrek mendez mende ustiatu zituzten egungo Estatu Batuetako hego-mendebaldeko meategiak.

Kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkesa
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera - nm
Hamaseitarra #40E0D0
RGB (r, g, b) (64, 224, 208)
CMYKN (c, m, y, k) (12, 0, 7, 12)
HSV (h, s, v) (174°, 71%, 88%)

Turkesa kolore berde-urdin baten izena da, harriak berak duenaren ñabardurakoa. Izena harritik datorkio, noski, eta hau frantsesezko Turquoise hitzetik, turkiarra alegia, gurutzaldien garaian ezaguna egin baitzen.

Nahiz eta RGB kolore-ereduko sistema hamaseitarrean 40E0D0 kodea izan, hainbat ñabardura ere izan dezake, ilunagoak edo argiagoak:

kolorea izena C M Y K R G B HEX
  Turkesa argia ? ? ? ? 175 238 238 AFEEEE
  Urdin-turkesa 100 000 006 000 0 255 239 00FFEF
  Turkesa ertaina ? ? ? ? 72 209 204 48D1CC
  Turkesa iluna ? ? ? ? 0 206 209 00CED1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turkesa Aldatu lotura Wikidatan
  Urdinak  
Urdina Errege-urdina Itsas urdina Heraldikoa Anila Elektrikoa
           
Ziana Ziana (CMYK) Turkesa Oztina Zeru-kolorea Aquamarina