U-Boot

Wikipedia, Entziklopedia askea
U-boot VII motako U-995 modeloa.

U-Boot Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran jardun zuen alemaniar itsaspeko mota bat izan zen. Izendapena alemanezko Unterseeboot (literalki "Itsaspekontzia") hitzaren laburdura da. U-boot itsaspekoen helburu nagusia AEBetatik eta Kanadatik Europara eta bereziki Erresuma Batura hornigaiez beterik zetozen kargontziak hondoratzea edo suntsitzea izan zen.

Itsaspeko mota hauen garapen eta erabilera zabala Kriegsmarine alemaniar itsasarmadako Karl Dönitz buruzagiaren eskutik etorri zen.

Bigarren Mundu Gerra

Bigarren Mundu Gerraren hasieratik amaierararte iraun zuen Atlantikoko guduko Alemaniaren armarik garrantzitsuena izan zen. Garaiko Erresuma Batuko Lehen Ministroa zen Winston Churchillek zioenez, "Gerran zehar izutzen ninduen gauza bakarra U-booten arriskua zen". Gerraren lehenbiziko urteetan eta 1942ko maiatzerarte U-bootak AEB, Kanada, Mexikoko Golkoa eta Erresuma Batuko kostalden inguruan zebiltzan aliatuen kargontzien suntsiketari dagokionez erabat eraginkorrak izan ziren. Baina konboi taktiken garapena (kargontzi multzo handiak destruktore ontziez lagundurik nabigatzea), radarra eta sonarraren agerpenak, sakontasun kargek, Enigma makinaren alemaniar kodeen deszifratzeak, Leigh Light delakoaren erabilerak eta zaintza hezgakinen ekintza eremuaren zabaltzeak U-booten nagusitasunaren gainbehera eta amaiera ekarri zuten. Gerraren amaieran, hondoratze eta kalte ugari jasan zituzten, denera 743 U-boot eta haietan zihoazen 30.000 lagun inguru galduz.

Motak

Zinema

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: U-Boot