Ulianovsk
|
Ulianovsk |
|||
|---|---|---|---|
| — Udalerri Jendeztatua — | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Ульяновск | ||
| Estatua Barruti federala Subjektu federala |
Volga Ulianovsk |
||
| Koordenatuak | 54°19′0″N 48°22′″E / 54.31667°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 54°19′0″N 48°22′″E / 54.31667°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | ||
| Eremua | 316,9 km2 | ||
| Garaiera | 134 m | ||
| Posta kodea | 432000–433329 |
||
| Biztanleria | 635.947 bizt. (2002) | ||
| Dentsitatea | 2.006,78 bizt./km² | ||
| Ordu-eremua | MSD (UTC+04:00) | ||
| http://www.ulmeria.ru/ | |||
Ulianovsk[1] (errusieraz Улья́новск), Errusiako hiria da, Volga eta Sviyaga ibaien artean, Moskutik 893 kilometrora. Aurreko izentzat Simbirsk (Симби́рск) izan zuen. 2002an 635.947 bizilagun zituen. Vladimir Lenin Ulianovsken jaio zen.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1648an eraiki zuten Simbirskeko gotorlekua, Volga ibaiaren ezkerraldeko muino batean, Errusiar Inperioaren sortaldeko mugak babesteko asmoz. Errusia Siberiarantz zabaldu ahala, Simbirsk hiriaren garrantzi estrategikoa apalduz joan zen. 1796an hiri bihurtu zen, eta Volga ibaiertzeko merkataritza guneetako bat zen. Arrantza, abeltzantza, nekazaritza eta basotik lortutako produktuak merkaturatzen zituzten.
1924ko maiatzaren 9an izena aldatu zioten hiriari, ordutik aurrera Ulianovsk deitua izateko, Vladimir Lenin politikari eta iraultzailearen omenean. Han jaioa zen 1870ean, eta jaiotzaren mendeurrena ospatzeko (1970.ean) hiriaren hainbat gune eraldatu zituzten, ulianovtarrekin lotura zuzena zuten eraikuntzak kasu.
Egun industria hiria da: autoak eta hegazkinak ekoizten dituzte, besteak beste.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Ulianovsk) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 5.7 | 5 | 16.5 | 30 | 36.3 | 37.5 | 38.9 | 39.3 | 33.1 | 25.7 | 14.6 | 6.2 | 39.3 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -7.7 | -7.1 | -0.4 | 11.4 | 20.8 | 24.2 | 25.4 | 23.4 | 17.3 | 7.5 | -0.4 | -5.1 | 9.5 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -39.1 | -39.9 | -31.1 | -23.2 | -6.9 | -2.8 | 4.4 | -1.3 | -5 | -19.4 | -28.6 | -36.9 | -39.9 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -15.4 | -15.5 | -9.2 | 0.9 | 7.3 | 12.2 | 13.9 | 11.7 | 7.2 | 0.2 | -5.9 | -11.7 | 0.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 29 | 21 | 19 | 29 | 36 | 66 | 87 | 47 | 53 | 41 | 29 | 27 | 484 |
| Iturria: [2] | |||||||||||||
Hiri senidetuak [aldatu]
Ulianovsk ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Krefeld (Alemania)
Macon (Georgia) (AEB)
Oklahoma City (AEB)
Shenzhen (Txina)
Saransk (Errusia)
Zhukovski (Errusia)
Ulianovsktar ospetsuak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 157. araua - Europako hiriak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-3-29
- ↑ http://meteoinfo.ru/UlyanovskClimat Meteoinfo webgunea
Kanpo loturak [aldatu]
- Udalaren webgune ofiziala (Errusieraz)
- Ulianovskeko argazkiak