Ur Apalategi
Wikipedia(e)tik
Ur Apalategi 2007an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Ur Apalategi Idirin | |
| Jaio | 1972ko abenduaren 28a | |
| Paris (Frantzia) | ||
Ur Apalategi Idirin (Paris, Frantzia, 1972ko abenduaren 28a) euskal idazlea da.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Maite Idirin eta Jokin Apalategiren semea, Euskal Filologian doktorea da, eta Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna. Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatean Euskal Literaturako irakaslea da. Irakasteaz gain, kolaborazioak idatzi ditu hainbat egunkaritan, hala nola Garan, Euskaldunon Egunkarian edo Maiatz aldizkarian. Gauak eta hiriak izan zen argitaratu zuen lehen eleberria, eta harengatik Beterriko Liburua Saria irabazi zuen.
Lanak [aldatu]
Nobela [aldatu]
- Gauak eta hiriak (1997, Elkar). 1998an Beterriko Liburua Saria.
- Gure Gauzak S.A. (2004, Utriusque Vasconiae). Euskarazko argitaletxeei buruzko intrigazko eleberri polemikoa.
- Fikzioaren izterrak (2010, Susa). 2011ko Euskadi Literatura-Saria irabazi zuen "Euskarazko Literatura" atalean.
Saiakera [aldatu]
- La naissance de l'écrivain basque (2000, L'Harmattan).
- Belaunaldi literarioak auzitan (2005, Utriusque Vasconiae)
Poesia [aldatu]
- Erdi guneak (1995, Maiatz)