Mikel Urrutikoetxea
Urrutikoetxea | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Mikel Urrutikoetxea Azkueta | |||
Jaiotza data: | 1989ko maiatzaren 24a (34 urte) | |||
Jaioterria: | Zaratamo ( Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Asegarce | |||
Postua: | aurrelaria (batzuetan, atzelaria) | |||
Altuera: | 1,89 m | |||
Pisua: | 84 kg | |||
Debutatze data: | 2009ko ekainaren 13a | |||
Debutatze pilotalekua: | Arrigorriagako Udal pilotalekua |
Mikel Urrutikoetxea Azkueta, pilota arloan Urrutikoetxea deituraz ezaguna (Zaratamo, Bizkaia, 1989ko maiatzaren 24a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da oro har, baina atzelari ere bai zenbaitetan, besteak beste 2016ko binakako txapelketa nagusian eta 2020koan. Baiko Pilota enpresakoa da.
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2009an bihurtu zen profesional, eta urte hartan bertan bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna izan zen.[1] 2015ean, buruz buruko txapelketa nagusia irabazi zuen, finalean Olaizola II.a 22-19 mendean hartuta. Oinatz Bengoetxearen ordez sartu zen Urrutikoetxea finalean, Bengoetxea lesionatu zelako.[2] 38 urte ziren bizkaitar batek esku huskako txapelketarik preziatuena irabazten ez zuela.[3]
2015ean bertan, lau eta erdiko txapelketa nagusia irabazi zuen. 62 urte iraganak ziren, bizkaitar batek txapel hori azken aldiz erdietsi zuenetik. Urte berean, esku huskako hiru txapelketa nagusiak (buruz burukoa, lau eta erdikoa eta binakakoa) jarraian irabazitako pilotari urrien artera sartu zen. Gainera, binakakoan, berez aurrelaria den arren, atzelari aritu zen, bai eta bikain aritu ere.[4] Atzelari arituta binakakoa irabazi duen aurrelari bakarra da. Hurrengo txapelketa nagusian ere, 2016ko buruz burukoan, finalera iritsi zen, eta txapeldunorde bukatu zuen, Irribarriaren aurka 22-13 galduta. Esku huskako hiru txapelketa nagusietako lau final jarraian jokatu dituen pilotari bakanetakoa da.
Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Buruz Buruko Txapelketa Nagusian:
- Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian:
- Binakako Txapelketa Nagusian:
- Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusian: 2009ko txapelduna
Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapeldun | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2015 | Urrutikoetxea(1) | Olaizola II.a | 22-19 | Bizkaia |
2016 | Irribarria | Urrutikoetxea | 22-13 | Bizkaia |
2019 | Irribarria | Urrutikoetxea | 22-20 | Bizkaia |
(1) Finalean Urrutikoetxeak Bengoetxea VI.a ordezkatu zuen, azken hau lesionatu zelako.[2]
Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2015 | Urrutikoetxea | Martinez de Irujo | 22-20 | Bizkaia |
2017 | Altuna III.a | Urrutikoetxea | 22-21 | Bizkaia |
Binakako Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2016 | Olaizola II.a - Urrutikoetxea | Martinez de Irujo(2) - Rezusta | 16-10 | Bizkaia |
2020 | Ezkurdia - Martija | Olaizola II.a - Urrutikoetxea | 22-13 | Bizkaia |
(2) Irujok eskuin eskuko hatz luzea hautsi zuen 11-10ekoan, eta jarraitzen saiatu zen arren, bertan behera utzi zuen finala.[4]
Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2009 | Urrutikoetxea | Argote | 22-10 | Beotibar |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Asegarceren webguneko fitxa
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Urrutikoetxea se lleva su primera txapela tras colarse en la final», Naiz, 2015-06-28.
- ↑ Unai Zubeldia: «Mikel Urrutikoetxea, Asegarceko pilotaria: "Burua hotz mantendu nuen, eta ondo amaitu nuen partida"», Berria, 2015-06-30.
- ↑ a b Magro Eizmendi, Imanol. (2016-04-10). «Zoritxarra gonbitik gabe sartu da festan» Berria.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pilotariaren fitxa, Asegarceren webgunean.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1989ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Bizkaiko biografia zirriborroak
- Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiko txapeldunak
- Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusiko txapeldunak
- Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko txapeldunak
- Zaratamarrak
- Baiko Pilotako pilotariak
- Bizkaiko pilotariak