Zaratamo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zaratamo

 Bizkaia
Zaratamoko Arkotxa auzoko eliza.
Zaratamoko Arkotxa auzoko eliza.
Zaratamoko bandera

Zaratamoko armarria

Izen ofiziala Zaratamo
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilbo Handia
Alkatea Jon Ajuria (Gure herria)
Herritarra zaratamoztar edo zaratamar
Koordenatuak 43°12′46″N 2°52′20″W / 43.21278°N 2.87222°W / 43.21278; -2.87222Koordenatuak: 43°12′46″N 2°52′20″W / 43.21278°N 2.87222°W / 43.21278; -2.87222

Bizkaia municipalities Zaratamo.PNG

Eremua 10,0 km2
Distantzia 14 km Bilbora
Posta kodea 48480
Biztanleria 1.663 bizt. (2012)
Dentsitatea 166,3 bizt./km²
www.zaratamo.com http://www.zaratamo.com www.zaratamo.com

Zaratamo Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Nerbioi ibarrean kokatutakoa.

Ipar-mendebaldean Basauri, ipar eta ekialdean Galdakao, mendebaldean Arrigorriaga eta hegoaldean Zeberio mugakide ditu.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Ingurune naturala [aldatu]

Upo (597 m) eta Artanda (554 m) mendien babesean eta Bilboko hirigunetik gertu, landa giroko hainbat auzunek osatzen dute Uribe-Urduña Bizkaiko eskualdeko herria.

Auzoak [aldatu]

Udalerriak bi zati oso ezberdin ditu. Beheko aldeak, Arrigorriaga ondoan dago, Nerbioi ibaiaren ertzean, industria du nagusi; goiko aldekoa, berriz, landa eremukoa da. Goian, Elexalde hirigunean, nabarmentzekoak dira San Lorentzo eliza eta horren alboan, pilotalekua eta udaletxea.

Beste auzoak Moiordin-Barrondo, Burbustu-Altamira eta Arkotxa (populatuena) dira.

Kultura [aldatu]

Euskara [aldatu]

Gaur egun zaratamarren herena euskaldunak dira, bertako hizkera jatorrizkoa mendebaleko euskararen edo bizkaieraren aldaera da, Nerbioi ibarrekoa.

Jaiak [aldatu]

Urtean zehar, hainbat jai egun izaten dira Zaratamon; horien artean, San Bizente eta San Lorentzo festak nabarmendu ditzakegu, hurrenez hurren, urtarrilaren 20an eta abuztuaren 10ean ospatzen direnak.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

Demografia [aldatu]

Zaratamoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
527 496 598 789 951 1.040 1.157 1.885 2.089 1.768 1.634 1.651 1.651

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Zaratamo
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa