Varanasi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Varanasi

Varanasi
Izen ofiziala वाराणसी
Estatua IndiaIndia
Probintzia Uttar Pradesh
Koordenatuak

25°18′N 82°59′E / 25.300°N 82.983°E / 25.300; 82.983Koordenatuak: 25°18′N 82°59′E / 25.300°N 82.983°E / 25.300; 82.983

Varanasi non dagoen adierazten duen India-ko/-go/-eko mapa
Varanasi
Eremua 1.550 km²
Biztanleria
Metropoli eremua
1.599.260 bizt. (2011)
3.682.194
Dentsitatea 1.031,78 bizt./km²

Varanasi[1] (sanskritoz वाराणसी (Vārāṇasī), hindiz बनारस (Banārasa) eta urduz بنارس (Banāras)) Indiako iparraldeko hiria da, antzina Benares izenaz ezaguna. Uttar Pradesh estatuaren hegoaldean dago eta 1.599.260 biztanle ditu (2011). Varanasiko metropoli eremuak, berriz, 3.682.194 biztanle ditu.

Ganges ibaiaren ertzean kokatzen da. Famatua da batez ere bere erlijiotasunagatik, hinduista, budista eta jainistek erromesaldiak egiten baitituzte Varanasira. Erlijioen araberako hiru unibertsitate handi daude hirian, baita laugarren bat ere Sarnathen, tibetar ikasketei lotua. Industriari dagokionez zetak du garrantzi handia.

Varanasiko alde zaharreko kale estuek labirinto itxura dute, baina ghatetatik urruti turistentzako sorturiko Varanasi Cantonment auzoak itxura bakarrik ez, lege bereziak ere baditu. Bertan kokatzen dira hotelik handienak eta zentro komertzialak.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganges ibaira urak isurtzen dituzten Varuna eta Assi ibaien artean kokatzen da, eta badirudi bien arteko elkarketa dela Varanasi izena. Aintzina Kashi izenaz ere ezagutu izan zen, ederra esan nahi du hindiz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko hiri zaharrenetako bat da, Indiako zaharrena dudarik gabe[2]. Mitologiak dio Shiva jainkoak sortu zuela k.a. 3100 urtean, hala ere arkeologoek 3000 urte inguru dituela diote. Budaren garaian (k. a. IV. mendean) Varanasi Kashi erreinuko hiriburua zen. K. o. VII. mendeko Xuanzang monje bidaiari txinatarrak hiria deskribatu zuen, Ganges ibaiaren ertzean bost kilometrotan luzatzen zen hiri erlijioso, artistiko, komertzial eta industrial gisa.

Hiriak hainbat eraso eta errebolta jasan izan ditu historian zehar. 1300. urtean Afganistango leinuek hiria arpilatu zuten. XVII. mendean Aurangzeb enperadore mogolak gogor erasotu zuen hinduismoa suntsitu nahian. Azkenik aipatzekoa da 1857ko Zipaioen matxinadan britainiar armadak Varanasin egindako sarraskia.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Varanasi)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19 24 31 37 38 36 32 31 31 31 27 22 29.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8 12 17 22 25 27 26 26 24 21 15 11 19.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 19.3 13.5 10.4 5.4 9.0 100.0 320.6 260.4 231.6 38.3 12.9 4.0 1025.4
Iturria: [3][4]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budista eta jainistantzat hiri sakratua da, baina batez ere hinduistantzat da beren tokirik sakratuena.

Hinduismoa Varanasin

Varanasik dituen 100 ghatetan egunero egunsentia iritsi ahala hinduek gorputz eta jantziak garbitzen dituzte. Ghat desberdinak daude; badaude Jainko konkretuei eskeinitakoak, Indiako eremu konkretuetako erromesak hartzen dituztenak, ghat pribatuak eta badaude gorpuen errausketarako erabiltzen direnak ere. Ezagunena Dashashwamedh Ghat da, mitologiaren arabera Brahma jainkoak Shiva jainkoarentzako sortua. Tenplo handi ederrak ere badaude, hala nola Kashi Vishwanath Temple (urrezko tenploa) eta Durga Temple (tximuen tenploa), baina aipatu behar da hiriko bidegurutze bakoitzean tenplo txikiak ere badaudela.

Budismoa Varanasin

Budak Varanasiren iparraldean eman zuen bere lehen sermoia eta orduantxe sortu zen budismoa. Sarnath izeneko eremu hartan eraiki zuten Dhamek estupa.

Jainismoa Varanasin

Jainistentzat ere Sarnath ingurua sakratua da, Suparshvanath, Shreyansanath eta Parshva sidh garrantzitsuak bertan jaio baitziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11 .
  2. Etengabe populatuak izan diren hiri zaharrenen zerrenda
  3.   Seasonal Weather Averages, Weather Underground, http://www.wunderground.com/NORMS/DisplayIntlNORMS.asp?CityCode=42483&Units=english. Noiz kontsultatua: 22 December 2010 ., temperature data from Weather Underground
  4.   Varanasi, Indian Meteorology Department, http://www.imd.gov.in/section/climate/varanasi2.htm. Noiz kontsultatua: 22 December 2010 ., precipitation data from Indian Meteorology Department

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Varanasi Aldatu lotura Wikidatan