Vega (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vega (abeslaria)

Bizitza
JaiotzaKordoba1979ko otsailaren 18a (45 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta abeslaria
Izengoitia(k)Vega
Musika instrumentuagitarra
ahotsa

vegamusic.es
Facebook: VegaOficial Twitter: VEGAOFICIAL Instagram: vegaoficial MySpace: vegaoficial Musicbrainz: b259f304-ceb1-4ec3-9175-a6e6b2cd2b9a Songkick: 692326 Discogs: 729778 Edit the value on Wikidata
Vega en Búho Real, Madril.

Mercedes Migel Carpio, artistikoki Vega izenez ezaguna (Kordoba, 1979ko otsailaren 18a) kordobar abeslaria da. Grammy Latinorako bi aldiz hautatutako kantautore eta konpositorea da.[1] Operación Triunforen bigarren edizioan, 2002an hain zuzen, egin zen ezaguna.[2][3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979-2002 Lehen urteak eta artista-hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako ikasketak Kordobako Betica-Mudarra ikastetxean egin zituen. Musikarako grina nerabezarotik izan du. Bere jaioterrian abesten hasi zen. Haren musika-estiloak , besteak beste, autore espainiarren kanta, rocka, jazza eta pop komertziala barne hartzen ditu. Artistak Frank Sinatra, Raphael, U2 edo Sting bezalako artistekiko mirespena adierazi du. Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna da, Segoviako Unibertsitate Eskolan.

2002an, TVEko Operación Triunforen bigarren edizioan parte hartzeko hautatu zuten. Programak oihartzuna izan zuen, eta publiko zabalak ezagutu ahal izan zuen. Lehiaketa horretan parte hartu ahal izateko unibertsitateko karrera eten egin zuen, eta saioa amaitu ondoren, lizentziatu zen. Saioan, lankide guztiekin batera, "La fuerza de la vida" abestu zuen. Vega bederatzigarren geratu zen lehiaketan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2005: India[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, "Quiero ser tú" bakuna aurkeztu zuen. Abesti horrek formatu fisikoan saldutako 200.000 kopia baino gehiagoko salmenta-arrakasta izan zuen. Disko txiki horren harrera onaren ostean, Vale Music eta Muxic diskoetxeek (Universal Music-en eta Grupo Prisa-ren joint venture bat) fitxatzea lortu zuen.

Urte bereko udan, India izenburuko lehen diskoarekin harritu egin zuen kritika. Disko hori Urrezko Disko gisa iragarri zuten argitaratu zenean. Ondoren, Platinozko diskoa izan zen, saldutako 150.000 kopia baino gehiago saldu baitziren

"Grita!" albumeko lehen disko txikia izan zen, eta Los 40 Principales saioko 1. postura iritsi zen, Espainiako irrati-zerrenda garrantzitsuenean. "La verdad" eta "Directo al sol" abestiak izan ziren sustatu ziren hurrengo abestiak.[6]

2006-2008: Circular[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Vega's Home Music argitaletxea sortu zuen, eta Universal Music Spain-ekin fitxatu zuen. Circular (Nigel Walker britainiarrak ekoitzia) bigarren diskoa kaleratu zuen, berak idatzitako hamar abesti zituena.

Album horretako "Una vida contigo" abestiarekin atera zen disko txikia, gero, Espainiako Arte eta Musika Zientzien Akademiak egile onena izendatu zuena.

2007an aurreko lana berrargitaratu zuen, Circular: Como girar sin dar la llave. Argitaratu gabeko bi abesti berri ere gaineratu zizkion diskoari. Berrargitalpen horren aurkezpen soila "Y llueve" izan zen.

2009-2010: Metamorfosis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009. urtean, musikaren mundura itzuli zen Metamorfosis izeneko diskoarekin. Universal Music zigiluarekin argitaratu zen Metamorfosis. Kritikak harrera ona egin zion diskoari, eta disko-salmentetan ere harrera ona izan zuen.

Vega Espainia osoan zehar ibili zen bere zuzeneko emanaldietan, eta nazioartean ere aritu zen Tokion, Kyoton eta Manilan zehar, Orange eta Estrella Galicia moduko enpresen babesari esker.

"Mejor mañana" album horretako lehen bakuna izan zen, aurrez espero zen arrakasta izan zuen eta udako hit bat izatera iritsi zen. Gaiak pop argitsua, hirurogeiko hamarkadako oihartzunak eta mezu positibodun hitz baikorrekin konbinatu zuen bilduma. Espainiako promozioa egin zenean, diskoetxeak "krisiaren kontrako" kanta gisa definitu zuen. Lasterrera, "Mejor mañana" Banco Santander-en iragarki baterako erabili zen.

"Cuanta decepción", "Lolita" - zeinarekin erbestera jauzi egin zuen- eta "New York" -azken disko horren etapa itxi zuena- izan ziren bere bakunak.

2011-2012: Atzerako kontaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean, lan hauxe argitaratu zuen: La cuenta atrás, Sony Music diskoetxearen eskutik. Lehen astean, Espainiako salmenta-zerrendako seigarrenera iritsi zen, aurreko lanaren debuta hobetuz. Arrakastatsua izan zen "Como yo no hay dos" lehen bakuna.

2012. urtean, kontzertu-bira luze bat egin zuen, eta "Requiem" sinplea aurkeztu zuen bideoklip zirraragarri batekin. Vega, gainera, Luz Casal eta ZircoZinerekin batera irailaren amaieran Boimorton (Coruña) Argiaren Jaialdian egon zen.

Urte horretan bertan, 2012ko Grammy Latinoetarako pop/rock album onenaren kategorian izendatu zuten La cuenta atrás lanarengatik. Gero, abeslariak Espainian zehar kontzertu bira bat egin zuen.

2013-2015: Wolverines[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urtean La Madriguera Records diskoetxearekin Wolverines kaleratu zuen. Los Angeleseko East West estudioetan grabatu zuten eta berak eta Sebastian Krys produktoreak ekoitzitakoa. Urte bereko udan albumari izena eman zion lehen bakuna kaleratu zen.

"Wolverines" kanta ere Raphael artista espainiarrarekin batera kantatu zuen. Biek Nochebuena de Raphael saio berezian abestu zuten TVEn. Diskoak beste duo bikoteak ditu, hala nola, Carla Morrison mexikarrarekin, Arturo Sandoval kubatarrarekin eta Xosé Manuel Budiño espainiarrarekin batera. "Treinta y tantos", "Febrero", "El Alud" eta "Que no te pese" (Morrison bikote zuela) izan ziren bere hurrengo lan bakunak:

Formatu digitaleko albuma lehen postura iritsi zen Espainiako iTunes zerrendan; formatu fisikoko diskoa, berriz, Promusicaek astean zehar gehien saldutako diskoekin egiten zuen zerrendako bigarren postua lortu zuen.

2014. urtean, David Bisbalen Tú y yo diskorako bi abesti konposatu zituen. Abeslariak bere diskoa ere sustatu zuen Latinoamerikan eta Estatu Batuetan.

Wolverines pop/rock album onenerako izendatu zuten hurrengo urteko Grammy Latinoetan.

2016/2017: Non Ho L'età[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean "Città Vuota" aurkeztu zuen, Non ho L'età diskoko lehen lan bakuna. Hollywoodeko Capitol Studios-en grabatua, berak eta Sebastian Krysek ekoitzia, berrogeita hamar eta hirurogeita hamar urte bitarteko musika italiarraren omenaldia da. La Madriguera Records zigiluak eta Subterfuge Records enpresak argitaratu zuten, eta lau formatu ditu: CD digipack, biniloa, kasetea eta digitala.

Albumean "Azzurro" edo "Dio Come Ti Amo" (Elvis Costello eta biak) single berriak ere sartu ziren.

Non ho L'etàk formatu digitalean lortu zituen iTunes Espainiaren lehen bi posizioak; formatu fisikoko diskoa, berriz, zuzenean sartu zen Promusicae-k herrialdeko disko salduenekin egindako zerrendako hirugarren postuan.

2018-2019: La Reina Pez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an La Reina Pez estudioko zazpigarren diskoa aurkeztu zuen. Berlinen grabatua, diskoetxeak eta Subterfuge Recordsek argitaratu zuten 2018ko apirilean. Bere konposizioz beterik dago, indar melodikodunak, nostalgia ukitua duten baladak eta up-tempo rock gaiak ditu, gitarra elektrikoak eta bateria protagonista direla.

Diskoa zuzenean sartu zen Promusicae-k Espainian gehien saldutako albumekin egin zuen zerrendako bigarren postura. Formatu digitalean, iTunes-en ere bigarren postura iritsi zen.

"Después de ti", "Sally" edo "Dónde estabas tú" abestiak dira album horretako bakunetako batzuk. Espainiako eta Latinoamerikako sustapen-tourrean eta kontzertuetan aurkeztu zituen artistak.

2020-2021: Diario de una noche en Madrid[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an, Diario de una noche en Madrid izenburudun zuzeneko lehen albuma aurkeztu zuen. Lan horrek liburu bat eta Joy Eslava aretoan 2019ko urriaren 5ean grabatutako kontzertuaren Blu-Ray bat izan zituen lagun. Diskoetxeak argitaratu zuen. Eva Amaral, Andrés Suárez, Budiño, Guadi Galego eta Maburen kolaborazioak ere izan ziren kontzertuan.

Promusicaek Espainian gehien saldutako albumekin egiten zuen zerrendako hirugarren postua lortu zuen diskoak. Formatu digitalean, iTunes Espainiaren lehen postura iritsi zen.

"Haneke", "El Alud" Eva Amaralekin eta "Sombras" Maburekin kantatutako abestiak izan ziren album horren zuzeneko promozio-gaiak.

2022: Mirlo Blanco[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an Euskal Herrian grabatutako Mirlo Blanco aurkeztu zuen. Manuel Carrasco, Francisca Valenzuela eta La Marisoulen kolaborazioak ere izan zituen. Lehen bi egunetan, diskoa Itunes-en lehen zenbakian jarri zen. Merkaturatze-astean, Espainian gehien saldutako diskoetako bigarren postuan egon zen.

"Un golpe", "Bipolar",[4] "Mirlo Blanco", "Patria" eta "Sobrevivir" abestiak izan ziren bideoklipak zituen diskoko lehen bost promozio-lan bakunak. Urte bereko udaberrian "Contigo" bideoklipa aurkeztu zuen Manuel Carrascorekin batera.

2023an "Mirlo Blanco" bira akustiko soilarekin jarraitu zuen, 15 lagun ondoan zituela. Gero eta gehiago kostatzen zaio Vegari bere tokia berreskuratzea musika eszenan. Alde batetik, publikoaren eta kritikaren oniritzia du, eta, bestetik, aurka egiten dion industria horretako eliteen desplizentzia, mespretxua ez denean.[7]

«Nire belaunaldikoen aurkezpenak baino agur-bira gehiago ikusten ditut. Musika industria gu hiltzen ari da.»[7] Vega, La Voz de Galizia 2023.04.14

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak
Zuzeneko albumak
  • 2020: Diario de una noche en Madrid (2 CD, BD y libro)
Bakunak

Lankidetza musikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposizioak
Bikoteak
  • 2007: Desde alguna parte (Los Galvánen Desde alguna parte diskoa)
  • 2007: Contigo (Los Galvánen Desde alguna parte diskoa)
  • 2008: Ya lo ves (Tizaren Balance diskoa)
  • 2010: Desconocida ( Marta Sánchezen De par en par diskoa)
  • 2010: No me beses en los labios (Costasen Costas is back diskoa)
  • 2014: El huracán (Sorayaren Univarse in me diskoa)
  • 2016: Cara triste (Mäburen Buenaventura diskoa)
  • 2019: Ave Fénix (Marylanden Una pequeña galaxia diskoa)
  • 2019: Privilegio (Guadi Galegoren Immersion diskoa)
Zuzenak telebistan eta kontzertuan
Bestelakoak
  • 2011: Let's open the door (Orangeren iragarkia)
  • 2019: Supersubmarina (Supersubmarinari omenaldia)
  • 2019: Laika (Descanso dominical. Mekanori eskainia)

Sariak eta hautagaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak
  • 2010: Must Magazine saria: Urteko kantarik onena: Mejor mañana
  • 2010: Sari surrealista: konpositore onena
Izendapenak
  • 2006: Arte eta Musika Zientzien Akademiaren konpositore berriaren saria: Una vida contigo lanarengatik
  • 2012: Grammy Latino sariak: pop/rock album onena, La cuenta atrás lanarengatk
  • 2015: Grammy Latino sariak: Wolverines pop/rock album onenarengatik

Argitaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vega 2006an bere argitaletxe diskografikoa sortu zuen: Vega's Home Music. Bere lan nagusia artista gazteei musikaren bide zailean laguntzea da.

2013. urtean, La Madriguera Records S.L. sortu zen, gauzak beste zigiluekin ez bezala egin ahal izateko, batez ere multinazionalekin, diferentzia bat markatu, industriari balio erantsia sortu eta eman eta musika eta talentua musikaren negozioaren aurretik jartzeko. Vegak enpresa hau bere ahizpekin sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Biografía de Vega
  2. (Gaztelaniaz) «Biografía» Vega Oficial (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Vega Oficial Home» Vega Oficial (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Vega revela que sufre un trastorno bipolar» HOLA 2021-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  5. (Gaztelaniaz) «Vega celebra su séptimo aniversario de boda con el empresario de Estrella Galicia, José María Rivera» HOLA 2021-05-13 (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  6. «Números 1 del año 2003» Los 40 Principales.
  7. a b (Gaztelaniaz) «Vega: «De mi generación veo más giras de despedidas que de presentaciones. Nos están aniquilando»» La Voz de Galicia 2023-04-13 (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]