Villa Borghese

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Villa Borghese
Villa Borghese - entrata 2669.JPG
Villa Borghese: sarrera monumentala piazzale Flaminiotik.
Udalerria Erroma
Herrialdea  Italia
Koordenatuak 41°54′49″N 12°29′6″E / 41.91361°N 12.48500°E / 41.91361; 12.48500Koordenatuak: 41°54′49″N 12°29′6″E / 41.91361°N 12.48500°E / 41.91361; 12.48500
Garaia 1605
Villa Borghese non dagoen adierazten duen Erroma-ko/-go/-eko mapa
Villa Borghese

Villa Borghese Erroman dagoen estilo ingeles naturalistako lorategi paisajistiko bat da. Bere barnean, zenbait eraikin, museo eta atrakzio ditu. Erromako bigarren parke publikorik handiena da, 80 hektarea luze-zabal, Villa Doria-Pamphiliren ondoren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1605ean, Scipione Borghese kardinalak, Paulo V.a aita santuaren biloba eta Gianlorenzo Berniniren mezenasa zena, gune hau aldatzen hasi zen, garai horretan, Pinzio mendi gainean mahastiz josia zegoena, Antzinako Erroman eraikitako lorategirik handienean.

Mahastiaren tokia, Giardini di Lucullo bezala identifikatua izan da. XIX. mendean, lorategiaren zati handi bat, lorategi paisajistiko bihurtua izan zen, ingelesei gustatzen zitzaien bezala.

Villa Borgheseren lorategiak Estatuak hartu zituen 1901ean eta 1903ko uztailak 12an ireki ziren publikoarentzat.

Parke handi honek, 9 sarrera ditu. Sarrien erabiltzen direnak, Porta Pincianakoa, Piazza di Spagnakoa, rampe del Pinciokoa Piazza del Popolotik eta Piazzale Flaminioko sarrera monumentula dira.

Pinzio menditik, hegoaldeko zatian, Erromako ikuspegirik ikusgarrienetako batzuk ikus daitezke.

Villa bera, Villa Borghese Pinciana deritzona, Flaminio Ponziok eraiki zuen, Scipione Borgheseren eskemak garatu zituena. Gaur egun, Borghese Galeriaren egoitza da. Ponzio hil ondoren, lanak, Giovanni Vasanzio flandriarrak amaitu zituen (bere benetako izena Jan van Santen zena). Eraikina, Camillo Borghesek, Berniniren eskulturak gordetzeko erabili zuen (horien artean, David, Apolo eta Daphne izenekoa), baita Antonio Canovarenak ere (Paolina Borghese). Baita Tiziano, Raffaello eta Caravaggiorenak ere.

Villa Borgheserekin elkartuta, muinoaren oinean, Villa Giulia dago, 1551 eta 1555 bitartean eraikia, Julio III.a aita santuarentzako udako egoitza bezala. Gaur egun, bertan, Etruriar Museoa dago.

Villa Borgheseren barnean, Villa Medici ere dago, Académie françaiseak Erroman duen egoitza, Pietro Canonica eskulturgilearen bilduma duen gotorleku txiki bat da.

Eraikin gehiago daude viale de Belle Arti deritzonean, Erromako Erakusketa Unibertsalerako eraikiak, 1911n. Galleria Nazionale d'Arte Moderna da nabarmenena.

Bere barnean, Erromako zooa ere dago, berriki, Bioparke bihurtua eta Zinearen etxea, Arrosen etxean dagoena.

Villa Borghese, Piazza di Siena lehiaketa hipikoaren egoitza da, 2009an, bere 77. edizioa ospatuko duena.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorategi sekretua eta Casino dell'Uccelliera
Lakuko lorategia Eskulapioren tenpluarekin.

Villa Borghesen, eraikin ugari daude.

Garrantzitsuenak, honako hauek dira:

  • Aranciera
  • Casale Cenci-Giustiniani
  • Casino del Graziano
  • Casina delle Rose
  • Casino dell'Orologio
  • Casino detto di Raffaello
  • Casino Nobile (Borghese Galeria)
  • Fortezzuola ( Pietro Canonica Museoa)
  • Galoppatoio (Villetta Doria)
  • Meridiana
  • Uccelliera
  • Villa Poniatowski

Lorategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Giardino del Lago
  • Giardino Piazzale Scipione Borghese
  • Giardini Segreti
  • Parco dei Daini
  • Valle dei Platani

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fontana del Fiocco
  • Fontana dei Cavalli Marini
  • Fontana dei Pupazzi
  • Fontane Oscure
  • Mostra dell'Acqua Felice

Apaindura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Giovanni Battista Embrìacoren hidrokronometroa
  • Arco di Settimio Severo
  • Grotta dei Vini
  • Piazza di Siena
  • Pórtico dei Leoni
  • Propilei Egizi
  • Propilei Neoclassici
  • Tempietto di Diana
  • Tempio di Antonino e Faustina
  • Tempio di Esculapio

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Villa Borghese Aldatu lotura Wikidatan