Viriato

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Viriatoren omenezko estatua Zamora hirian. Idulkian TERROR ROMANORUM legenda irakur daiteke.

Viriato (K. a. 139an hila) Erromaren espantsioari Duero eta Guadiana ibaien artean zegoen lurraldean aurre egin zion lusitaniar tribuaren buruzagi nagusia izan zen. Lusitaniak honako egungo lurralde hauek hartzen zituen gutxi gora-behera: Zamorako probintziaren zati bat, ia Salamancako probintzia osoa, Avilako probintziaren mendebaldeko zatia (hiriburua bera barne), Extremadura, Toledoko probintziaren mendebaldea (Talavera de la Reina ingururaino, Talaverako Lurraldeak deiturikoa) eta, azkenik eta batez ere, Portugal (Miño eta Duero ibaien arteko zatia izan ezik).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viriatori buruz eskuragarri dagoen bibliografiak ez du non eta noiz jaio zen zehaztea ahalbidetzen. Elezahar herrikoiaren zati batentzat, Viriato egungo Portugalen jaio zen, alabaina, elezahar horrek berak, egungo Espainian jaiotakoa bezala ere kokatzen du. Bigarren teoria honen aldekoek ere ez dute toki zehatz bat adierazten, espainiar ahozko tradizioak aipatutako herri eta hirietako batzuk Torrefrades eta Guijo de Santa Bárbara direlarik. Portugalen, aukerarik hedatuena, dirudienez, Herminio Mendiak dira, egungo Serra da Estrela.

Bere bizitzaren eta gerra kanpainen zatirik gehiena, bere inguruan sortutako elezaharraren zati dira. Bere jatorrizko tribuari buruzko erreferentzia bakarra Diodoro Sikulok ematen du, Lusitaniako kostaldean kokatzen duena. Erromatarrek dux lusitanorum (lusitaniarren liderra) bezala ezagutu zuten.

Tito Liviok ehiztari eta soldadu bihurtu zen artzai bat bezala deskribatzen du. Apianorentzat, Servio Sulpizio Galba pretoreak aurrerago deskribatutako lusitaniar gazteriaren gehiengoari prestatutako segadatik ihes egin ahal izan zuen gerlarietako bat izan zen. Apianoren arabera, Viriato "barbaroen artean aginte ahalmen handiena izan zuen eta arriskuari aurre egiteko ausartena, eta harrapakina banatzerako orduan liderrik zuzenena" izan zen, hala, gerrak iraun zuen zortzi urteetan zehar bere armada heterogeneo sekula ez matxinatu izana lortuz, eta "arriskuari aurre egiterakoan ausartena" izatea eragin zuena.

Gerlarien klasekoa zen, elite gobernari lusitaniarren lanbidea zena. Erromatar egileek, lusitaniar armadako duxa eta Hispaniako adsertor edo babeslea bezala erreferentzia egiten diote, edo baita lusitaniar eta zeltiberiar tribuen imperator edo zuzendari bat bezala ere.

Erromatar konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren aurrerakada Iberiar Penintsulan.

K. a. III. mendean Erromak Hispaniaren konkista hasi zuen, Bigarren Gerra Punikoan, Senatuak Italian zegoen Hanibali honen aliatuek tropa laguntzaileak bidaltzea eragozteko armada bat bidali zuenean. Konkistak 200 urte iraun zuen, eta Lusitaniar Gerra konkista honetako gerren artean hobekien dokumentaturikoetako bat da.

Servio Sulpizio Galbak zuzentzen zuen armada K. a. 150 inguruan, eta lusitaniar erresistentziaren hondarrak eraso zituen. Lusitaniarrek enbaxada bat bidali zuten, euren lurrak suntsituak izango zirela beldur baitziren. Erromatar soldaduek sekulako sarraskia egin zuten lusitaniarrekin, baina Viriatok ihes egitea lortu zuen.

Hiru urtetan zehar lusitaniarrek defentsan borrokatu zuten erromatarren eraso batean Gaio Vetiliok K. a. 147an Turdetanian inguratu zituen arte. Setioak iraun zuen denboran Viriato izan zen lusitaniarren lider bezala aukeratua.

Viriato lider bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lusitania erromatar probintzia.

Aguiarren arabera, zenbait egun setiatuak eman ondoren, Viriatok hiritik aterako zituela promes egin zien bere aginduak jarraitzearen truke. Setiatutako gerlariak ados agertu ziren Viriatok proposatutakoarekin, eta hau erromatar armadaren aurka joan zen zuzenean, jarraian atzera egiteko, erromatarrak borrokarako prestatzen ari ziren bitartean. Lusitaniarren ekimenak erromatarrengan sortu zuen nahasmena probestuz, setioa aldi berean puntu askotatik apurtu ahal izan zuten. Viriatok lortutako garaipenak tribu konfederazioaren agintea eman zion, eta zenbait urtez bere agindupean borrokatu zuten.

Erromatar setioaren ondorengo egunetan, lusitaniarrek gerrilen taktika arrakasta handiz erabiltzen jarraitu zuten, eta Gaio Vetilio kontsula hiltzea lortu zuten, hau, erasoetako batean isolatuta geratuta zen bere armadako soldadu batekin nahastua zutenean.

Hurrengo kanpainetan zehar Viriatok Gaio Plautzio, Klaudio Unimano eta C. Nigidio garaitu zituen. Alabaina, Kinto Fabio Maximo Emilianok dakartzan tropek eta honen esperientzia militarrak, Viriato atzera jotzera behartu zuten, lusitaniarrek penintsularen hegoaldean dominatzen zituzten hiririk garrantzitsuenak eman behar izan zituztelarik.

Viriatok harreman diplomatikoak hasi zituen beste iberiar tribu batzuekin, eta horietakoren batzuk erromatarrei gerra deklaratzea lortu zuen. Hurrengo bi urteetan, Viriatok, galdutako lurraldea berreskuratu zuen.

Erromatarrek, orduan, Kinto Fabio Maximo Serviliano bidali zuten tropa kopuru handiago batekin eta elefanteekin. Lusitaniar erresistentzia gora-behera, hauek berriz ere atzera egin behar izan zuten. Bi urte lehenago lez, Viriatok beste tribu batzuk konbentzitu zituen erromatar armada atzegoardiatik eraso zezaten, eta ondorioz erromatar armadak atzera egin behar izan zuen, eta Viriatok berriz erasotzeko probestu zuen. Maniobra militar bikain bat eginez, Viriatok Serviliano inguratzea lortu zuen, eta, horrekin, bake akordio bat Servilianoren bizitzaren truke. Erromatarrek Viriato lusitaniarren dux (liderra) bezala errekonozitu zuten eta erromatar herriaren lagun titulua eman zioten.

Serviliano aske utzi eta gutxira, Senatuak akordioa onartu zuen eta formalki sinatu zuten bakea lusitaniar armadarekin K. a. 140an.

Viriato taktikari bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viriatoren eta lusitaniar gerlarien estatuak Viseu hirian.

Errespetatutako lider bat izateaz gain, general handi baten pareko ikuspegi estrategiko bat zuen. Nabarmen aipatzen du Frontinok bere "Estratagemak" izeneko lanean:

« Viriathus, ex latrone dux Celtiberorum, cedere se Romanis equitibus simulans usque ad locum voraginosum et praealtum eos perduxit et, cum ipse per solidos ac notos sibi transitus evaderet, Romanos ignaros locorum immersosque limo cecidit.

Viriato, gaizkile bat izatetik zeltiberiarren lider izatera pasa zena, aldi batean, etsaiaren zalduneriaren aurrean erretiratzeko asmoa zuenean, lurrean eginiko zuloz beteriko toki batera eraman zituen. Han bera zaldi gainean ondo ezagutzen zuen bide batetik zihoan bitartean, erromatarrak, lurralde hura ezagutzen ez zutenak, lokatz putzuan hondoratu eta hil ziren. Sexto Julio Frontino "Estratagemak" 5.7..

 »

Apianok ere Viriatoren talentua errekonozitzen du Tribolako guduari buruz hitzegiterakoan:

« Bere tropak gudu lerroan jarri zituen, borrokara joango balitz bezala, baina bere zaldi gainean eseri bezain pronto sakabanatzeko agindua eman zien, Tribola hiritik norabide ezberdinetan zehar urrunduz, eta han itxoiteko. Bere konfidantzako mila soldadu aukeratu zituen eta egun osoan borrokatu zuen erromatarren aurka, erasoz eta atzera eginez euren zaldi azkarrei esker. Bere armada behar bezain urrun eta salbu zegoela pentsatu zuenean, ihes egin zuen, hala bere soldaduak oso egoera larritik salbatuz. Apiano Atzerriko Gerrak, "Gerrak Hispanian"  »

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akordioa akordio, erromatarrek Viriato behin betiko gainetik kentzea nahi zuten, eta horretarako, K. a. 138an Audax, Ditalkos eta Minuros osunarrak erosi zituzten Viriato hil zezaten. Euren kanpamendura itzultzean, lotan ari zen bitartean hil zuten. Gero erromatar kanpamendura itzuli ziren ordainsaria kobratzera, baina Servilianoren anaia eta kontsul bezala oinordekoa zen Kinto Servilio Zepionek honako hitz hauekin ukatu zien dirusaria: "Roma traditoribus non praemiat", hau da, "Erromak ez die traidoreei ordaintzen". Esaldi ospetsu hau beharbada askoz beranduagoko asmakuntza bat izan daitekeen arren, ondo baino hobeto hartzen du bertsio tradizionalaren sentipena, Apiano, Eutropio, Orosio eta Suidasen bidez ezagutzen duguna, erromatarrek buruzagi bat bere soldadu propien esku hiltzea sekula onartu ez zutela erantzun zutela defendatzen dutenak. Dena dela, litekeena da bertsio hau gertaturiko gertaeren ondorengo garai urrun batean eman izana halako ekintzen arduradunak izatea ematen zien lotsa ezkutatzeko.

Hil ondoren, armadaren partetik hileta bikain bat jaso zuen, bere herkideen artean bere izaerak izan zuen eraginaren ondorio, bere agindupean ez baitzen barne krisirik eragin zezakeen matxinada edo eztabaidarik. Tradizioak dioenez, Viriatoren hondakinak Cuencara eramanak izan ziren, non Hiri Sorginduko Tormo Garaian erraustua izan zen. Honen ondoren, bere errautsak bere emaztearenekin nahastuak izan ziren eta Martzialek mendian sakabanatuak. Beste elezahar batek Viriato Badajozko probintziako Azuaga herrian erraustua izan zela dio, bere errautsak herriko gaztelupean daudelarik, Viriatoren begiralekua deritzona.

Viriatoren ordezkoa iza zen Tautalo bakea sinatzera behartu zuten. Azkenik, Marko Popilio Laenas kontsulak lusitaniarrei, gerra luzearen arrazoia izan ziren lurrak eman zizkien. Alabaina, erabateko baketzea soilik Augustoren garaian lortu zen.

Telesaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hispania, la leyenda izeneko telesail bat egin da, Viriato protagonista nagusi duena.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Loução, Paulo Alexandre, Portugal, terra de mistérios, Esquilo, tercera edición, ISBN 972-8605-04-8, 2000.
  • Pastor Muñoz, Mauricio, Viriato: el héroe hispano que luchó por la libertad de su pueblo, ISBN 84-9734-178-3, La Esfera, 2004.
  • Ribeiro, Ângelo y José Hermano Saraiva, História de Portugal (1. A formação do território), QuidNovi, ISBN 989-554-106-6, 2004.
  • Roldán, José Manuel: La España romana (información sobre la figura de Viriato en las páginas 25 a 27), ISBN 84-7679-123-2.
  • (1) Aguiar, Joāo, Viriato, Iberia contra Roma, Diario EL PAIS, ISBN 84-9815-224-0, 2007

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Viriato