Ximun Haran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ximun Haran
1. Ipar Buru Batzarrako lehendakari

1990 - 1996
← baliorik ez - Q119981071 Itzuli
Bizitza
JaiotzaArrangoitze1928ko apirilaren 13a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaLuhuso2013ko abenduaren 9a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Béatrice Molle
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria, farmazialaria, politikaria eta abeslaria
Pilota
 
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Enbata

Ximun Haran (Arrangoitze, Lapurdi, 1928ko apirilaren 13a[1] - Luhuso, 2013ko abenduaren 9a[2]) Ipar Euskal Herriko pilotari, farmazialari eta politikaria izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen militante historikoa, horren buru ere izan zen Ipar Euskal Herrian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmaziako ikasketak egin zituen eta Hendaian egon zen botikari. Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen. Baita euskal musikaren bultzatzaile nagusietariko bat. Horrela gogoratzen du Mixel Labéguerieren semeak, Eneko Labéguerie, Ximunen etxean aitak diskoak grabatu baitzituen: «Simun Haran pilotari ona izana da, onenetarikoa, eta magnetofono zahar batekin grabatzen ibiltzen huen herrietan. Magnetofono horrekin grabatu zioan aitari ere, garai hortako ez zegok gaizki grabazioa. Ikusten dizkiat oraindik, etxean, Kanboko koruko hamar tipo, Simun Haranen magnetofonoarekin, aitak Gu gira Euskadiko abesten, eta errepikatzerakoan korukoek abesten zuten».[3]

Pilotan 1968. urtera arte jokatu zuen eta joko berri izeneko pilota aldaeraren asmatzailea izan zen.[4] 1980ko hamarkadan EAJ alderdiarekin harremanak estutu eta Ipar Euskal Herrian alderdi horren presentzia sustatzeko Ager aldizkaria sortu zuen.

Béatrice Molle kazetariaren senarra izan zen.[5]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999. urtean, aldizkari horretan argitaratutako artikulu batean, kritiko agertu zen bere alderdiaren joera ofizialarekin, bere ustez Lizarrako Ituna izenpetzean ezkerrerako urratsa egin baitzuen alderdiak, PP eta PSOEtik urrunduz eta EHra gehiegi hurbilduz. Izan ere, 1998an Abertzaleen Batasuna koalizio abertzalearen alde azaldu zen.

2013ko abenduak 9an Lapurdiko Luhuso herrian hil zen. Bere etxean, handik hiru urtera, Béatrice emaztearen kolaborazioarekin, Bakearen Artisauek ETA-ren armen lehen deuseztatze saioa burutuko zuten.[6]

Urtero hark asmatutako joku berriaren txapelketa jokatzen da; txapelketa horrek "Ximun Haran Torneoa" izena du.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]