Yugoko baseliza

Koordenatuak: 42°12′23″N 1°35′08″W / 42.20647°N 1.58542°W / 42.20647; -1.58542
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yugoko Gure Amaren baseliza
Yugoko baselizaren ikuspegi orokorra.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArguedas
Koordenatuak42°12′23″N 1°35′08″W / 42.20647°N 1.58542°W / 42.20647; -1.58542
Map
Arkitektura

Yugoko Gure Amaren baseliza Nafarroa Garaiko Arguedas udalerriaren lursailetan dagoen baseliza bat da. Leku lasaian kokatua dago, herrigunetik kilometro batzuk iparraldera, Senda Viva natura parkearen ondoan, Tuteratik 14 kilometrora, Erriberritik 49 kilometrora eta Iruñetik 85 kilometrora. Aldamenean ostatu edo aterpetxe bat ere badu.

Bertan, XV. mendeko Yugoko Ama Birjinaren irudia gordetzen da. Udalerri nahiz eskualdeko emakumezko askok ama birjin horren izena dute.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina XVII. mendean bi etapatan eraiki zen, ondorioz berpizkunde-gotiko estiloa du. Eraikuntza lanak Pedro Arrese arabar arkitektoak hasi zituen, izardun gangez estaliak eta koru garaiak dituen hiru ibilbidetako nabe bat oinarritzat hartuz. Ondoren, 1667an Pedro Agirre corellarrak eraikuntza-lanak jarraitu zituen: kanoi-gangez eta petxinadun gangaz estalitako besoak dituen gurutzadura bat eraiki zituen, guztia barroko estiloko igeltsuaz apaindua.

XV. mendeko Yugoko Ama Birjinaren tailuak frantziar eragina du. Jesus haurrak eskua amaren bularren bila luzaturik izateak ohiko tailuetatik ezberdintzen du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]