Zuhandor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Zuhandorra
Zuhandorraren fruitua
Zuhandorraren fruitua


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Cornales
Familia: Cornaceae
Generoa: Cornus
Azpigeneroa: Swida
Espeziea: C. sanguinea
Izen binomiala
''Cornus sanguinea''
Carolus Linnaeus


Zuhandorra (Cornus sanguinea, sinonimoa Swida sanguinea) Europa eta mendebaleko Asian jatorria duen zuhamuxka espezie bat da; iparretik Ingalaterra eta Eskandinaviako hegoalderaino, eta sortaldetik Kaspiar itsasoraino hedatzen da.

Zuhandorra 2 m-tatik 6 m-tara hazten den tamaina ertain-handiko hosto erorkor zuhamuxka da, adar eta adaxka marroi berdexkak dituena. Hostoak aurrez aurre kokatuak, luzeran 4-8 cm-koak eta zabaleran 2-4 cm-koak, itxura obatua edo luzanga eta sartu-irten gabeko ertzekin; gainetik orlegiak dira, azpitik ile latz laburrekin apur bat zurbilagoak. Lore hermafroditak txikiak dira (5-10 mm-ko diametrokoak), krema zuri koloreko lau petalokoak, 3-5 cm-ko diametroko mordotan kokatuak, eta intsektuek lorautseztatuak. Fruitua baia beltz bat da, 5-8 mm-ko diametrokoa eta hazi bakarra duena.

Ikus, gainera [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zuhandor