Zuleyka Rivera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuleyka Rivera

Bizitza
JaiotzaCayey (en) Itzuli1987ko urriaren 3a (36 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, aktorea, edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta telebista aurkezlea
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

zuleykarivera.com
IMDB: nm2594344 Twitter: Zuleyka_Rivera Instagram: zuleykarivera Edit the value on Wikidata

Zuleyka Jeris Rivera Mendoza (Cayey, Puerto Rico, 1987ko urriaren 3a) puertorricar aktorea, aurkezlea, enpresaburua eta modeloa da, edertasun lehiaketetan jardun duena. 2006an Los Angelesen Miss Unibertso 2006 erregina izan zen, bere herrialdeko bosgarren emakumea sari hori lortzen.[1] Aurretik, Salinas eskualdeko edertasun-titulua eta Miss Puerto Rico Univrrse 2006ko titulu nazionala irabazi zituen.[2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salinas hirian hazi zen, eta lehen mailako ikasketak bertan egin zituen. Jerry Rivera eta Carmen Mendoza ditu gurasoak. Bi neba gazteagoak ditu: Jerry Jesús eta José Alberto. Lehiaketa irabazi ondoren, Rivera aktore izaten saiatu zen, New Yorkeko Zinema Akademian ikasita.[5]

Miss Puerto Rico 2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko azaroaren 10ean, osteguna, Zuleyka Riverak, Salinas kostaldeko udalerria ordezkatuz, Miss Puerto Rico Universe 2006 bihurtu zen, eta, hala, Puerto Rico Miss Unibertso 2006an ordezkatzeko eskubidea lortu zuen. Lehiaketa Puerto Ricoko San Juan hiriburuan izan zen, Kai Panamerikarrean eta Chayanne abeslari ospetsuaren aurkezpen artistikoa izan zuen. Lehen finalista Lorenia Delgado Yauco andereñoa izan zen (uko egin zion unibertsitate karrera amaitzeko), eta bigarren finalista, Ponce andereñoa, Marilyn Bartolomei Balay.

Lehiaketaren azken gauaren aurretik, Zuleyka Riverak hiru sari garrantzitsu jaso zituen Atariko Lehiaren ospakizunean:

  • Finlandia itxura gorputz onenarengatik
  • Pantene ilea, ile onenarengatik
  • Konpartsa onena Jantzi Tipikoen desfilean

Miss Unibertso 2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuleyka Riverak jaso zuen Miss Uniberto 2006 koroa.

Zuleykak irabazi zuen Miss Unibertso 2006 galan. 2006ko edizioan izan ziren hautagai gehien, Kaliforniako Los Angelesen, urte bereko uztailaren 23an, igandea. Koroa jaso zuen Puerto Ricoko bosgarren erregina izan zen, horretara, une horretan Puerto Rico sari gehien jasotako hirugarren nazioa izan zen. Bost urte besterik ez ziren Denise Quiñones, Miss Unibertso 2001 koroa eskuratu zuenetik. Ekitaldiaren amaieran, ohiturari jarraituta, aurreko urteko Kanadako Natalie Glebovak, Miss Unibertso 2005 erreginak, koroatu zuen Zuleyka. Saritu ondoren, zorabiatu egin zen unetxo batez, emozio, bero eta soinekoaren pisuagatik.

Miss Unibertso gisa, Erakundea mundu osoan ordezkatu zuen eta hiesaren prebentzioari buruzko mundu-kanpaina batean lan egin zuen. Edertasun unibertsalaren enbaxadore gisa, Zuleyka Rivera Mendozak Indonesia, Japonia, Puerto Rico, Brasil, Errusia, Grezia, Turkia, Mexiko, Txekiar Errepublika, Espainia, Thailandia, India eta Kazakhstan bisitatu zituen.

2007ko maiatzaren 28an, koroa eman zion Japoniako Riyo Mori irabazleari, Mexiko Hirian. Ekitaldiak 600 milioi ikusle izan zituen mundu osoan. Hamar hilabeteko erreginaldia izan zuen, eta erreginaldi laburrena izan zuen bigarren Miss Unibertso. Lehenbizikoa Bárbara Palacios venezuelarra izan zen, denbora berarekin.

Miss Unibertso izan ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Fonsiren Despacito abesti ospetsuaren bideoan parte hartu zuen, Daddy Yankeerekin lankidetzan. Zuzendaria, Carlos Pérez. Bideo hori 2016ko abenduan grabatu zen Puerto Ricon.[6][7]

2018an, Eravos markako enbaxadorea bihurtu zen Rivera.[8]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko martxotik 2013ko apirilera bitartean, José Juan Barea saskibaloi-jokalariaren neska-laguna izan zen. 2011ko udan, biek iragarri zuten lehen semea etortzeko irrikitan zeudela. Urte bereko uztailaren amaieran jakin zen Miss Universo ohiak zazpi asteko ernaldia zuela, eta, albistearekin, Riverak ez zuela Marlene Favelaren antagonista papera VenevisiónenCorazón apasionada” telenobelan. Aukera horri uko egin zion, amatasun-aldiari arreta emateko. 2012ko otsailaren 17an, bere lehen seme Sebastian José Barea Rivera jaio zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2010 Qué despelote! la película Bere burua / harreragilea Kameoa
2013 Runner Runner

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2007 Dame chocolate Betsy Marvel Parte hartze berezia
2007 Beyaz Show Bere burua Atal batean
2010 Minute to Win It Bere burua Atala: "Last Beauty Standing"
2010 Aurora Diana del Valle
2010 Alguien te mira Rocío Lynch Wood Parte hartze berezia

20 ataletan

2013 Rosario Sandra Díaz
2014 Cosita linda Vivi", Viviana Robles
2014 Bailando por un sueño Bere burua Lehiakidea, laugarren kanporatua
2015 La revista de Zuleyka Bere burua Aurkezlea. Emakumearentzako gai bereziak biltzen dituen telebistako aldizkaria
2019 El Dragón: Return of a Warrior Asya30em Gonbidatua, parte hartze berezia
2020 El domo del dinero Bere burua Lehiakidea
2022 Top Chef VIP Bere burua Lehiakidea
2022 ¿Qué dicen los famosos? Bere burua Lehiakidea[9]
2023 Secretos de las indomables Bere burua Paper nagusia[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa:

Natalie Glebova,  Kanada

Miss Unibertso

2006

Hurrengoa:

Riyo Mori,  Japonia