Zwickau
|
Zwickau |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Zwickau | ||
| Herrialdea Estatua Eskualdea Barrutia |
Wappen Zwickau.svg Hiri barrutia |
||
| Alkatea | Pia Findeiss (SPD) | ||
| Herritarra | Zwickautar | ||
| Koordenatuak | 50°48′03″N 12°29′46″E / 50.80083°N 12.49611°EKoordenatuak: 50°48′03″N 12°29′46″E / 50.80083°N 12.49611°E | ||
| Eremua | 949,33 km2 | ||
| Garaiera | 241-444 m | ||
| Posta kodea | 08001–08067 |
||
| Biztanleria | 93.750 bizt. (2010) | ||
| Dentsitatea | 98,75 bizt./km² | ||
| Matrikula | Z | ||
| http://www.zwickau.de/ | |||
Zwickau Alemaniako Saxonia estatuko hiri bat da, Muldeko eskualdean (Ekialdeko Alemania ohian). Dresde hiritik 135 kilometro hego-mendebaldera, Leipzig hiritik hegoaldera eta Chemnitz hiritik hego-mendebaldera dago, Erzgebirge mendiaren magalean kokatuta. 2010eko erroldaren arabera 93.750 biztanle zituen.
Hiru eraikuntza nagusi ditu, bi eliza: Santa Maria (XVI. mendea), eta Santa Katalina (XIV. mendea), eta XVI. mendean eraikitako udaletxea. Industriagune garrantzizkoa da. Ikatza eta ehungintza dira ekonomia-jarduera nagusiak, baina baditu industria mekanikoak (autoak, burdinbideak, eta abar), kimika (kolore-emaileak eta botikagintza) eta metal-industriak (kableak).
Bertan sortu zen Thomas Münzer-ek eragindako matxinada anabaptista (1521). Zwickaun jaio zen, bestalde, R. Schumann musikaria.
Iruditegia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Zwickau hiriko udal webgunea (Alemanez)
| Saxonia estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.