Görlitz
|
Görlitz |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Görlitzko | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea Barrutia |
Dresden Hiri barrutia |
|
| Alkatea | Joachim Paulick | |
| Herritarra | Görlitztar | |
| Koordenatuak | 51°09′14″N 14°59′14″E / 51.15389°N 14.98722°EKoordenatuak: 51°09′14″N 14°59′14″E / 51.15389°N 14.98722°E | |
| Eremua | 67,22 km2 | |
| Garaiera | 119 m | |
| Posta kodea | 02826–02828 |
|
| Biztanleria | 55.596 bizt. (2010) | |
| Dentsitatea | 827,08 bizt./km² | |
| Matrikula | GR | |
| http://www.goerlitz.de/ | ||
Görlitz (polonieraz Zgorzelec, txekieraz Zhořelec) Alemaniako Saxonia estatuko hiri bat da. Oder ibaiaren mendebaldeko ertzean dago. 2010eko erroldaren arabera 55.596 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Görlitz izena antzinako eslaviar hizkuntzetaik dator eta "erretako lurra" esan nahi du, izan ere asentamendua sortzeko inguruari sua ematen baitzitzaion basoa argitzeko. Gorelic herrixka Poloniako Erresumak eskuratu zuen X mendean. 1071ean Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren idatzi batean ere azaltzen da Goreliz izenarekin. Bohemiako beste bost herrirekin batera Lausatiako Liga osatu zuen eta herriak garapena ezagutu zuen.
Erreforma protestantea onartu zuen 1520an, Alemaniako gainerako hiriek baino hamar urte lehenago, eta XVII mendean Hogeita Hamar Urteko Gerran asko sufritu zuen. Gerraren ondoren Saxoniako Hauteserriak eskuratu zuen baina Napoleondar Gerren ondoren Prusia jabetu zen herriaz eta Silesiako probintzian sartu zuen.
Bigarren Mundu Gerra amaitzean Oder ibaia bihurtu zen Alemania eta Poloniaren arteko muga eta beraz hiria bitan banatuta gelditu zen; mendebaldeko ertza Alemaniako Saxonia estatuan eta ekialdekoa Poloniako Silesia Beherea eskualdean, Zgorzelec izena hartuz. 2004ean Poloniak Schengeneko Hitzarmena sinatzerakoan alde bien artean arazorik gabe pasa ahal izan zuten hiritarrek. Poloniaren eta Alemaniaren arteko laguntasuna erakutsi nahian 2010rako Görlitz-Zgorzelec bezala Europako kultura-hiriburu izateko beren burua aurkeztu zuten baina ez zute irabazi.
Iruditegia [aldatu]
Hiritar ezagunak [aldatu]
- Michael Ballack, (1976-), futbolaria.
Kanpo loturak [aldatu]
- Görlitz hiriko udal webgunea (Alemanez)
| Saxonia estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||