Zygmunt Krasinski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zygmunt Krasinski, Karol Beyerek egindako argazkian.
Delfina Potocka 1830ean.

Napoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński (Paris, Frantzia, 1812ko otsailaren 19a - Paris, 1859ko otsailaren 23a) poloniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poloniako idazle erromantiko handiena izan zen, Juliusz Slowacki eta Adam Mickiewiczekin batean. Aristokraziako familia batean sortu zen, eta Varsovian eta Genevan egin zituen ikasketak. 1833an eman zuen argitara bere lehen nobela (Agaj-Han, 1833), Poloniako poeta izengabe baten izenpean, eta bi urte geroago idatzi zuen bere lan onena: Nie-Boska Komedia (1835, "Komedia ez jainkozkoa"). Lyongo ehundegietako langileen borroka du gaitzat drama honek eta klase-borroka bere adiera modernoan agertzen duen lehen idazlantzat hartu izan da. Irydion drama eman zuen 1836an, Erromako kristauen gainbehera ardatz zuena.

Obra batzuk frantsesez idatzi zituen: La Confession de Napoléon (1830, "Napoleonen aitorpena") eta Vision des esprits des siècles (1831-1833, "Izpirituaren ikuspegia mendeetan zehar"). Delfina Potocka kondesa izan zen haren musa (baita Frédéric Chopinen adiskidea ere) urte askotan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zygmunt Krasinski Aldatu lotura Wikidatan