Eskumutur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskumuturra
Giza eskumuturra. Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partegoiko gorputz-adarra
Identifikadoreak
Latinezarticulatio radiocarpea
MeSHA01.378.800.875
TAA01.1.00.026
FMA24922
Terminologia anatomikoa

Eskumuturra goiko gorputz adarretako eskualdea da, besaurrea eta eskuaren artekoa, eta karpoa duena.

Orokorrean hartua, artikulazio kondileoa da, flexio, luzatze, adukzio, abdukzio eta zirkundukzio mugimenduak egitea ahalbidetzen baitu, baina ez errotaziokoak

Artikulazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egia esan, ez dago artikulazio bakar batez osatua, hiruz baizik:

  • Erradiokarpiar kameraren artikulazioa. Hezurrak honako hauek dira: Goitik erradioa, eta, behetik, eskafoidea, ilargi-formakoa eta piramidala. Artikulazioa, kapsula artikularraz indartua dago, baita alboko, aurreko eta atzeko lokailuekin ere. Kondilo morfologiko eta funtzionala da.
  • Eskumuturreko urruneko kameraren kanpoaldeko artikulazioa. Hezurrak, honako hauek dira: Goitik, eskafoidea, eta, behetik, trapezioa eta trapezoidea. Artikulazioa, kapsula artikularrarekin eta alboko, aurreko eta atzeko lokailuekin indartua dago. Artrodia bikoitz morfologikoa eta kondilo funtzionala da.
  • Eskumuturreko urruneko kameraren barrualdeko artikulazioa. Hezurrak, honako hauek dira: goitik, eskafoidea, ilargi-formakoa eta piramidala. Eta, behetik, hezur handia eta kako-hezurra. Artikulazioa, kapsula artikularra eta alboko, aurreko eta atzeko lokailuekin indartua dago.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.