Ilargi-formako hezur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ilargi-formako hezurra (A letrarekin, arrosaz).

Hezur semilunar edo Ilargi-formako hezurra eskumuturreko hezur bat da. Izen hau, duen formagatik datorkio, ilargi erdi bat ahurtasuna beherantz begira duela. Hezur bikoitia da, laburra, hanpatua, trinkoa, kubo formakoa, ilargi baten itxurarekin eta sei aurpegirekin, horietatik lau, artikularrak.

[aldatu] Aurpegi artikularrak

  1. Goiko aurpegia: erradioarentzat ganbila
  2. Beheko aurpegia: konkaboa hezur handiaren buruarentzat eta kako-hezurraren goiko muturrarentzat
  3. Kanpoko aurpegia: laua eta oso txikia eskafoidearentzat
  4. Barruko aurpegia: aurreko bezala, laua, baina askoz handiagoa piramidalarentzat.

[aldatu] Aurpegi ez artikularrak

Artikularrak ez diren bi aurpegietatik, aurrekoa ganbila da eta atzekoa laua. Biak ala biak, zimurrak dira, baina bertan ez da inongo giharrik ezartzen.

[aldatu] Konexioak

Karpoko lehen ilarako bigarren hezurra da, erradioa, eskafoidea, piramidala, kako-hezurra eta hezur handiarekin artikulatzen da.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak