¿Bilbao?
¿Bilbao? | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1960 |
Izenburua | ¿Bilbao? |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 11 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Bilbo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Bilbo |
Argumentu nagusia | Txabola auzoa |
- Artikulu hau 1960ko dokumentalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilbao».
¿Bilbao? Policarpo Fernández Azkoagak 1960an zuzendutako dokumental laburra da, Bilbo inguruko txabola-auzoei buruzkoa.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950eko hamarkadaren amaieran, Bilbo milaka langile erakartzen zituen hiri industriala izan zen. Etxebizitzen eskasia eta prezioa zela, langile etorkin hauek hiria setiatzen zuten txabola-auzoetan etxe bat eraiki behar izaten zuten. Zuzendariak Eumig alemaniar kamera bat hartu eta auzo berri hauek grabatu zituen.
Hasieran leku ezagunak (Kale Nagusia edo Casilda Iturrizar parkea) erakusten du, gero "ezezaguna": Errekalde, Banderas, Uretamendi, Cabras, Artxandako funikularraren ingurumariak, Urizar dorretxea, Olabeaga, Iturrigorri edo Abandoibarra) auzoak erakusten ditu, aldeak nabarmentzeko.[1]
¿Bilbao? dokumentalak bere garaiko tabu bat salatu zuen.[2]
Filmaren berreskuratzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere balio historiko zela eta, 2007an Euskadiko Filmategiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak dokumentala berreskuratu eta zaharberritu zuen.[3] Gainera, emanaldiak errazteko, Super 8n, zuri beltzez eta soinu barik grabatutako metrajea 35 mm-ra pasa zuten. Urte hartako ZINEBI jaialdia ireki zuen Arriaga antzokian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ López Echevarrieta, Alberto. (2007ko azaroa). «Chabolismo en Abandoibarra» Bilbao (46).
- ↑ «Chabolas en el Guggenheim» El Correo 2007-11-24.
- ↑ «La Filmoteca Vasca recupera un film amateur sobre las chabolas de Bilbao» Diario Vasco 2007-10-26.