Olabeaga

Koordenatuak: 43°15′50″N 2°57′18″W / 43.264°N 2.955°W / 43.264; -2.955
Wikipedia, Entziklopedia askea
Olabeaga
 Euskal Herria
Olabeagaren ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°15′50″N 2°57′18″W / 43.264°N 2.955°W / 43.264; -2.955
Azalera0,25 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Olabeaga Bilboko auzoa da. Bilboko Basurtu-Zorrotza barrutian kokaturik dago, hiriaren ipar-mendebaldean. Olabeagak 1.093 biztanle dauzka eta 0,25 kilometro karratuko azalera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoaren jarduera ekonomiko nagusia betidanik egon da Bilboko itsasadarrari lotua, ondoan dagoen Zorrotzaurren bezala. Horrela, XIX. mendetik aurrera ontzigintza eta portuari loturiko jarduera ekonomikoak nagusi izan ziren. Horien artean, bakailaoaren arrantza nabarmentzen zenez, auzoak Norvegia ezizena hartu zuen.

Olabeaga auzoko hainbat eraikin nabarmean: San Mames, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta Bami eraikina.

Gaur egun, Olabeaga auzoa, Bilbok hazteko duen aukera bakarretakoa da. Horregatik, udalak proiektu bat aurkeztu zuen 2005ean Zaha Hadid arkitekto anglo-irakiarraren eskutik, auzoa berreskuratu eta etxebizitza berriak eraikitzeko. Proiektuaren arabera, 1.500 etxebizitza berri eraikiko dira, eta hasieran auzoko etxebizitza zaharren zati handi bat botatzea aurrikusten bazen ere, azkenik, auzoko etxebizitza guztiei eutsiko diete, Zorrotzaurren gertatu bezala.

Etxebizitzez gain, Bilborako lurpeko autobide berria eraiki da "Olabeagako Erlaitza" deritzona. Horren bitartez, Sabino Aranako bidezubia eraitsi ahal izan da. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko campus berria eta San Mameseko futbol zelai berria eraiki dira auzoan. Proiektu horiek guztiek Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren pabilioiek hartzen zituzten lurretan egingo dira.

Kalerik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ventosaren bidea
  • Olabeagako San Nikolasen kalea
  • Olabeagako kaia

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko ibaia
ibaia zabala,
eskola edadez
gure magala:
nagusiagotan
ametsen kala,
zenbat izerdi,
zenbat itz erdi,
zenbat deskarga,
zenbat behar da,
asetzeko i?

Alfontso Irigoienen "Olabeagatik" poesia zatia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo