Uretamendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uretamendi
Flag of Bilbao.svg Bilbo, Errekalde, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Bilbo
Koordenatuak 43° 14′ 55″ N, 2° 57′ 02″ W / 43.24861°N,2.95056°W / 43.24861; -2.95056Koordenatuak: 43° 14′ 55″ N, 2° 57′ 02″ W / 43.24861°N,2.95056°W / 43.24861; -2.95056
Azalera 0,20 km²
Demografia
Biztanleria 2.769 (2006)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," biztanle/km²
Posta kodea 480XX

Uretamendi-Betolatza Bilboko auzoa da. Errekaldeko barrutian kokatua, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 2.769 biztanle eta 0,20 kilometro karratuko azalera zeukan (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Hiriaren hego-mendebaldeko mendietan kokatzen da, Errekaldeberriko auzoaren gainaldean, eta Masustegiko ekialdean. Auzora heltzeko Iturrigorri auzora doan errepidean hasten den bide bat hartu beharra dago, edota Errekaldeberrin eraiki berri diren eskailera batzuen bitartez.

Bilboko auzo askok bezala, Uretamendik malda handiak dauzka. Irisgarritasun arazo horietaz oharturik, udalak arrapal mekanikoak eraiki ditu, eta guztira 23 metroko malda gaindituko dute. Horrez gain, udalaren zaharberritzerako Surbisa agentziak, hainbat eraberritze egingo ditu auzoan, espaloiak handituz eta egoera txarrean dauden etxebizitza blokeak zaharberrituz.

Auzoa Pagasarri, Arraiz eta Arnotegiko mendien maldetan kokaturik dago, eta hiriaren ikuspegi bikaina dago bertatik Errekaldeberri auzoa, hiriaren erdigunea eta Bilboren ekialdeko auzoak bertatik ikus daitezkeelarik.

Kale garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Betolatza auzoa
  • Arraiz bidea
  • Altube kalea
  • Ingurubide errepidea


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]