Àurea Cuadrado Castillón
Àurea Cuadrado Castillón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Àurea Cuadrado Castillón |
Jaiotza | Ontiñena, 1894ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Mallorca, 1969ko abenduaren 18a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak |
Áurea Cuadrado Castillón (Ontinyena, 1894ko abuztuaren 23a[1] - Mallorca, 1969ko abenduaren 18a), Àurea Cuadrado Alberola izenez ere ezaguna, militante anarkista feminista izan zen.
Aktibismoa.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ontinyenan hasi zuen bere aktibismoa Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren José Alberola irakasle libertarioaren eskutik, gerora haren abizena hartu zuen omenaldi bezala. Oso gaztetan Bartzelonan kokatu zen bere familiarekin. Hamairu urterekin Ninot merkatuko harategi batean egin zuen lan lehenik eta ondoren jostun gisa.[2] 1916an premiazko produktuen prezioen igoeraren aurka eta bizi-kalitatea hobetzearen alde emakumeek egin zituzten manifestazioetan protagonismo nabarmena izan zuen, Roser Dulcet, Balbina Pi eta beste batzuekin batera. Garai honetan mugimendu anarkista bertatik bertara ezagutu zuen .
Jostuna lanbidez, Lanaren Konfederazio NazionalekoJantzien Sindikatuko kide izan zen 1916tik. Errepublika urtetan (1934-1936) Bartzelonako ateneo libertarioen[3] “Fars” eta “Idealistes Pràctics” jardueretan parte hartu zuen, eta kultura-prestakuntza handia lortu zuen. 1934an gerora "Emakume libreak" talde anarkistaren oinarria izango zen Emakumeen Kultur Taldeko kide izan zen. [4]
Gerra Zibila 1936-1939
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra Zibila lehertu zenean, Barcelonako Casa de Caritatdelakoaren okupazioan parte hartu zuen eta Les Corts auzoko Batzorde Iraultzaileko kide izan zen, baita Grazia auzokoan ere. Félix Carrasquer-ekin batera lan egin zuen, Casa Provincial de Maternitat i Expòsits de Barcelona , delakoan amatasun kontzienteari buruzko lantegiak sustatu zituen. 1936ko abuztuaren 5ean zuzendari izendatu zuten Carrasquerrek Aragoiko Militanteen Eskola bultzatzeko kargua utzi zuenean[5]
Emma Goldman, AEBetako anarkista teorikoak erakundea bisitatu zuen eta bere iritziak hiriko egunkari batek jaso zituen, Sara Berenguerrek transkribatzen duenak.[2]
« | La Casa de Maternitat de Barcelona: la notable escriptora Emma Goldman declara que era, en el seu gènere, el més perfecte que havia vist a Europa. Formes noves, reveladores d'un esperit nou, més racional i més humà, donen aquesta categoria d'exemplar a un establiment que l'estil mongívol feia abans odiós; i bona part del mèrit és d'Àurea Cuadrado, directora de la Casa Maternitat de Barcelona. | » |
Nazioarteko Elkartasun Antifaxistako Gizarte Laguntzako idazkaria ere izan zen 1937an. Eta CNTren ordezkari gisa, Bartzelonako Emakumearen Egokitzapen Profesionalaren Institutuko Osoko Kontseiluko kide izan zen. Emakume Libreen Kataluniako Eskualde Batzordeko kide gisa, izen bereko aldizkarian parte hartu zuen:[6][7]
« | Estem afirmant les primeres bases d'una societat nova que substituirà per sempre més els vells i limitats motlles. Per això es precís que la influència renovadora arribi a tots els racons socials i transformi, utilitzant l'educació psicobiològica els vells conceptes metafísics en altres més racionalistes i humans.... | » |
Gerra zibilaren eta erbestealdiaren ondorengo urteak.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra amaitu zenean, Nazioarteko Elkartasun Antifaxistaren haurtzaindegietako haurren ebakuazioaren arduraduna izan zen. 1939an, Perpiyànerako erbesteko bidea hartu zuen, Paulino Diéz eta Domingo Rojas lankide libertarioekin batera. Hasieran, agintariengandik ihes egin ahal izan zuten eta kanpotik lagundu ahal izan zieten Barcarès, Argelers, St.Cyprien eta Mares kontzentrazio eremuetan sendagaien eta elikagaien banaketa koordinatuz. 1939ko urrian atxilotu eta Camp de Argelers-era eraman zuten. Konfinamendu aldian, “esne-tanta” erakundearen antolaketa sortu eta horren alde lan egin zuen. Erakunde horrek landako haurrei esnea ematen zien.
1940aren hasieran Amerikarako pasarte bat lortu zuen. Santo Domingon egon ondoren, 1943an Kuban jarri zen alabarekin eta jostun lanetan jarraitu zuen. Handik denbora batera New Yorkera joan zen eta han Domingo Rojasekin bat egin zuen; harekin Mexikon finkatu zen, eta Lurra eta Askatasuna talde editoreko kide izan zen. Kataluniara itzuli eta 1953a memoriarik gabe utzi zuen gaixotasun larri bat izan ondoren, Mallorcan finkatu zen eta han hil zen1969ko abenduaren 18an.
2005eko irailaren 30ean Bartzelonako Les Corts auzoan, Áurea Cuadrado Lorategia[Betiko hautsitako esteka] inauguratu zen bere oroimenez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Agosto anarkoefemérides mujer y memoria» MUJERES SIN FRONTERAS....Y sin bozal 2015-08-31 (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ a b (Katalanez) Segura Soriano, Isabel. (2010). «Dones de les Corts» Les Corts (Arxiu Municipal Districte de les Corts Centre d'Informació i Recursos de la Dona) (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cobos Lorente, Isabel. (2023). «Una pequeña historia de los ateneos libertarios» Rojo y Negro (Barcelona) 379 ISSN 1138-1019. (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) DIEZ TORRES, Alejandro. (2003). Origenes del cambio regional y turno del pueblo Aragon, 1900-1938.. UNED y Universidad de Zaragoza ISBN 0020-8590. (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iñiguez, Miguel. (2016). Esbozo de una enciclopedia histórica del anarquismo español.. FAL ISBN 978-84-86864-45-3. (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ (Katalanez) «Áurea Cuadrado Castillón (1894-1969)» www.estelnegre.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Presentación de la publicación Mujeres Libres. Antología 2012 - CGT - Confederal» cgt.org.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).