Álex de la Iglesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Álex de la Iglesia
Álex de la Iglesia2.jpg
Bizitza
Izen osoa Alejandro de la Iglesia Mendoza
Jaiotza Bilbo1965eko abenduaren 4a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Carolina Bang
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria eta idazlea
IMDb nm0407067

Álex de la Iglesia Mendotza (Bilbo, Bizkaia, 1965eko abenduaren 4a) Euskal Herriko zinema zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen Filosofia. Laster hasi zen komikiaren munduan murgildurik, eta hortik zinemara igaro zen.

Mirindas asesinas (1990) film laburrak izan zuen arrakastaren ondoren El Deseo-k Pedro Almodóvarren ekoiztetxeak finantzatu zion lehenengo film luzea: Acción mutante (1992). Bere lehen bi pelikula luzeak oso arrakastatsuak izan ziren, Acción mutante eta El día de la Bestia alegia. Idazlea ere bada, izan ere 1997an Payasos en la lavadora eleberria idatzi zuen.

Espainiako Zinema Akademiak sei Goya sari eman zizkion. Perdita Durango (1997) filmak Estatu Batuetan lan egiteko aukera eman zion, Rosie Pérez bezalako Hollywoodeko antzezleekin. Muertos de risa (1999) filmarekin telebistaren munduari kritika garratza egin zion. La comunidad filmean (2000), bizilagunen arteko harreman zailak islatzen saiatu zen, berezkoa duen ikuspuntu kritiko eta ironikoaz. Film honek hiru Goya sari eskuratu zituen 2001. urtean, nahiz eta ez lortu film onenari eta zuzendari onenari emandakoak. Urte berean, hala ere, film onenari emandako Fotogramas saria lortu zuen Alex de la Iglesiaren La Comunidadek.

Gaur egun, mundu mailan bere esparruan oso egile ezaguna da, honela 2009ko ekainean Espainiako Arte eta Zinema Zientzien Akademiako zuzendari izendatu zuten. 2011ko otsailaren 13an ospatu ziren Goya Sarietan dimititu zuelarik.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álex de la Iglesia Aldatu lotura Wikidatan