1492ko argien ikustaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea

1492ko argien ikustaldia Kristobal Kolonen lehen bidaian 1492ko urriaren 11ko gauean gertatutako fenomenoari ematen zaion izena da. Santa Maria itsasontziko marinel batzuek, Pintako beste batzuek eta, baliteke Niñan zeudenek ere[1], argi arraroak ikusi zituzten zeruan, hurrengo egunean Guanahanin lur hartu baino lehen. Argi hauek Kolonen egunerokoan agertzen dira, baita Fernando Kolonen Vita del Ammiraglio liburuan, Pleitos colombinos epaiketa luzeko aktetan eta beste iturri batzuetan ere[1].

Kolonek argiei buruz eman zuen deskribapenean "argizarizko kandela txiki bat, gorantz joan eta mugitzen zena, batzuentzat lur lehorraren indikazio bat izan zitekeena"[2] bezala deskribatzen du fenomenoa. Ikustaldi hau dela eta erregearen saria jaso zuen[3]. Bere seme Fernandok ere gora eta behera zihoan kandela bat zela idatzi zuen[4].

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartolomé de las Casasen Kolonen bitakoraren laburpenean honela aipatzen du: "Rodrigo de Triana marinelak ikusi zuen lehenengo lurra, nahiz eta Almiranteak, gaueko 10etan, popako gazteluan zegoenean, argi bat ikusi zuen, nahiz eta oso gauza margula zen eta, beraz, ez zuen ziurtatu nahi izan lurra zenik. Baina Pedro Gutierrez deitu zuen (...), eta esan zion argi bat zegoela iruditzen zitzaiola, eta berak ere begiratzeko: eta hori egin eta ikusi zuen"[2].

Gaueko 22:00etatik barkuak egin zuen bidea hamar legoakoa zela kalkulatzen da, eta horrela San Salvador uhartea izan zitekeen, Guanahanitik distantzia horretara egon baitzitekeen[3]. Hala ere, Guanahani edo San Salvador zein uharten diren ez dakigunez, datuak kontraesankorrak dira. L. T. Goulden arabera argi hori, zuten abiadura ikusita, "lehorreratzetik 35 miliara egongo zen ekialdean"[4].

Azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria ezberdinak eman badira ere, Bartolomé de las Casasen ustez uharteren bateko biztanle batek gauez erabilitako argi-zuzi bat izan zitekeela uste zuen, Guanahani ez zen beste uharte batean[5]. Bioluminiszentzia ere izan zitekeela proposatu da, bereziki Mouchoir Bank izeneko lekuan biltzen diren protozooena. Bermudatan ere Odontosyllis enopla izeneko izaki bioluminiszenteak bizi dira, baina ez da oso probablea hauek bakarrik ilargi betea dagoenean dutelako distira eta, gau hartan, ilgorara iristen zeuden[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Wayback Machine. 2008-09-07 (Noiz kontsultatua: 2017-10-11).
  2. a b Christopher Columbus, Journal (1492). (Noiz kontsultatua: 2017-10-11).
  3. a b (Ingelesez) Irving, Washington; Columbus, Christopher. (1849). The Life and Voyages of Christopher Columbus: Together with the Voyages of His Companions. Murray (Noiz kontsultatua: 2017-10-11).
  4. a b Columbus, Christopher; Cabot, John; Corte-Real, Gaspar. (1893). The journal of Christopher Columbus (during his first voyage, 1492-93) and documents relating to the voyages of John Cabot and Gaspar Corte Real [microform. ] London : Hakluyt Society (Noiz kontsultatua: 2017-10-11).
  5. 1887-1976., Morison, Samuel Eliot,. ([1991?], ©1970). Admiral of the ocean sea : a life of Christopher Columbus. Little, Brown ISBN 0316584789..
  6. Crawshay, L. R.. «Possible Bearing of a Luminous Syllid on the Question of the Landfall of Columbus» Nature 136 (3440): 559–560.  doi:10.1038/136559a0..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]