Bartolomé de las Casas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bartolomé de las Casas
Bartolomedelascasas.jpg
apezpikua

Bizitza
Jaiotza Sevilla1484
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1566ko uztailaren 18a (81/82 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea, fraidea, teologoa, kronikagilea, legelaria, historialaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena domingotar
Appletons' Casas Bartolomé de las signature.png

Bartolomé de las Casas (Sevilla, c. 1484 - Madril, 1566ko uztailaren 18a) espainiar domingotarra eta misiolaria izan zen. Antilletako eta Ameriketako amerindiarren alde agertu zen, eta bereziki borrokatu zen encomienda delako sistemaren aurka. Indiar guztien babesle unibertsala izendatua, haien giza eskubideen alde nabarmendu zen, António Vieira portugaldar jesuitarekin batera. Halaber, Francisco de Vitoria gaztelar domingotarrarekin batera, nazioarteko zuzenbide modernoaren sortzailetzat harturik dago. 2000an, Eliza Katolikoak bere beatifikazio prozesuari ekin zion.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latina ikasi zuen Salamancan eta Sevillan, eta amerindiarrak ezagutzen hasi zen Ameriketara bidaiatu baino lehen, hasieratik esklabotzaren aferaz kezkatuta. 1502an lehenengo bidaia egin zuen "Indietara", lau urte geroago, 1506an, apaiztu egin zen bere hirian eta hurrengo urtean Erroman presbitero izendatu zuten.

Espainiarrek amerindiarrak esklabo edukitzen zituzten etxalde handiak ziren encomiendak. Bartolome de Las Casasen ahaleginei esker, lege berriak eman zituzten errege espainiarrek Ameriketako kolonizazioari begira 1542an. 1544an aukeratu zuten Las Casas apezpiku Mexikoko Chiapasen, baina Espainiara itzuli behar izan zuen hiru urte geroago, Ameriketako espainiarren erasoen beldur.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarren Amerikaren kolonizazioko lehen urteak sakonean ezagutzeko datu guztiz baliotsuak eman zituen Las Casasek ondorengo lanetan: Brevísima Relación de la Destrucción de las Indias (1542, Indietako suntsipenaren kondaira laburra), eta Historia de las Indias (Indietako Historia, 1875ean lehenengoz argitara emana). Espainiarrek Ameriketako konkistan eginiko triskantzak salatu zituen Las Casasek bere obran.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]