18D/Perrine-Mrkos

Wikipedia, Entziklopedia askea
18D/Perrine-Mrkos
Behaketa
AurkitzaileaCharles Dillon Perrine
Aurkikuntza-data1896ko abenduaren 9a

18D/Perrine-Mrkos izenekoa gure Eguzki-sistemako aldikako kometa bat da. Charles Dillon Perrine astronomo argentinar-estatubatuarrak aurkitu zuen lehen aldiz Lick behatokitik, AEBetan, 1896ko abenduak 9an.

1909ko bere agerpenaren ondoren galdutzat jo zen, baina Antonín Mrkos astronomo txekiarrak berraurkitu zuen 1955eko urriak 19an Eslovakian dagoen Skalnate Pleso Observatory behatokitik prismatiko arruntak erabiliz, ondoren 18D bezala berretsi zuena Leland E. Cunninghamek Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean dagoen Leuschner Behatokitik.

Kometa hau azken aldiz 1969an ikusi zen, baina ez zen 1975erako iragarritako bere itzuleran ikusi, ezta beranduago ere, eta gaur egun kometa galdutzat jotzen da.


Aurrekoa
17P/Holmes
Kometa
1896ko abenduak 9an aurkitua
Ondorengoa
19P/Borrelly

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.