2010eko Haitiko lurrikara
2010eko Haitiko lurrikara | |
---|---|
![]() ![]() | |
Mota | lurrikara |
Data | 2010eko urtarrilaren 12a (16:53 (en) ![]() ![]() |
Iraupena | 30 s |
Herrialdea | Haiti |
Lurrikararen momentu sismikoa | 7,15 |
Magnitudea Richter eskalan | 7 |
Sakonera | 10 km |
Pertsona hilak | 160.000 |
Pertsona zaurituak | 250.000 |
2010eko Haitiko lurrikara 7,0 magnitudeko seismoa izan zen, 2010eko urtarrilaren 12an hondamen handia eragin zuena Haitin. Epizentroa Léogânetik hurbil kokatu zen, Port-au-Prince hiriburutik 25 kilometro hego-mendebaldera, 13 kilometroko sakoneran.[1] Haitiko Gobernuaren arabera,[2] lurrikarak 316.000 hildako eta 350.000 zauritu eragin zituen, eta 1,5 milioi lagun etxerik gabe geratu ziren.[3]
Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikara lehorrean gertatu zen, 2010eko urtarrilaren 12an, gutxi gorabehera Port-au-Princetik 25 kilometrora eta 13 kilometroko sakoneran, arratsaldeko 16:53an (bertako ordua). Han dagoen faila sistemak Enriquillo-Plantain Garden faila sistema du izena.[4] Mercalli intentsitate eskalaren arabera (MM) VII-IX intentsitateko mugimenduak egon ziren Port-au-Princen eta ingurumarietan. Beste herrialde batzuetan ere nabaritu zen. Hartara, Kubako Guantanamo hirian MM III eskala izan zuen, Jamaikako hiriburuan MM II, bai eta Venezuelako eta Puerto Ricoko hiriburuetan ere. Santo Domingon MM III intentsitatea izan zuen.[5][6]
Lurrikara lehorrean gertatu zenez itsasoan gertatu beharrean eraikinak eta jendeak zuzenean jasan zituen mugimenduak, batez ere sakonera eskaseko lurrikara izan zelako.[7]
Kalte materialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Port-au-Princeko aireportua itxi behar izan zuten eta telefono bidezko komunikazioak eten egin ziren lurrikararen ondorioz. Haitiko Nazio Batuen Erakundeko egoitza erautsi egin zen eta bertako hainbat langile desagertu egin ziren.
Hilak eta zaurituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haitiko Lehen Ministroak, Jean Max Bellerivek, 140.000 heriotza egon zitezkeela esan zuen[8]. baina Gurutze Gorriaren arabera 45.000 eta 50.000 artean izan daitezke hildakoak[9], nahiz eta zenbaki hau ez den oraindik konfirmatu. Izan ere etxe birrinduen artean zenbat jende bizi den jakitea oso zaila da[10].
Port-au-Princeko NBEaren egoitza suntsitu egin zen lurrikararen ondorioz eta, frantziar atzerri ministroaren arabera, bertako langile guztiak eta Haitiko misioko buruzagia, Hédi Annabi, bertan hil ziren. Gainera, hango 100 langilek desagerturik jarraitzen dute[11][12]. Hildakoen artean Jimmy O. Barikad hip hop abeslaria eta Port-au-Princeko artzapezpikua daude.
Kaltetuentzako laguntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eusko Jaurlaritzak 200.000 euroko diru-laguntza eman zituen Haitin izandako kalteak konpontzen laguntzeko. Era berean, Ertzaintzaren 27 espezialista eta Eusko Jaurlaritzaren larrialdi teknikari bat bidali zituen hainbat 4x4 ibilgailurekin Haitira.[13]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Magnitude 7.0 - Haiti region. earthquake.usgs.gov, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).
- ↑ Nuevo balance eleva a 316 mil los muertos por terremoto de Haití. telesurtv.net, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).
- ↑ Manterola, Aitor. Hamar urte igaro dira Haiti astindu zuen lurrikara gogorrenetik. Berria, 2020ko urtarrilak 11, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 19).
- ↑ "Magnitude 7.0 – HAITI REGION Tectonic Summary". United States Geological Survey.
- ↑ "PAGER – M 7.0 – HAITI REGION". United States Geological Survey.
- ↑ "Magnitude 7.0 – HAITI REGION USGS Community Internet Intensity Map". United States Geological Survey
- ↑ Haiti earthquake feared to have killed many
- ↑ Más de 100 mil muertos
- ↑ Estima Cruz Roja entre 45 mil y 50 mil los muertos en Haití
- ↑ Proyectan 100 mil muertos tras terremoto en Haití[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lederer, Edith M.. Over 100 missing after UN office collapse in Haiti : World & Nation. The Buffalo News (Noiz kontsultatua: 2010-01-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ 3:34 p.m. ET. Top U.N. envoy in Haiti killed in quake – Haiti earthquake- msnbc.com. MSNBC (Noiz kontsultatua: 2010-01-13).
- ↑ El Gobierno Vasco destina 200.000 euros a ayuda humanitaria y moviliza el operativo de urgencias - El Diario Vasco