2012ko Ordiziako Klasika

Wikipedia, Entziklopedia askea

LXXXIX. Ordiziako Klasika- Ordiziako Udala Sari Nagusia 2012ko uztailaren 25ean egin zuten. Hasiera eta bukaera Ordizian, Abaltzisketa eta Altzo zeharkatu zituen, 165,7 km ibilbidean. 1.1 maila zuen.

13 taldek eta 117 txirrindularik hartu zuten parte, horietatik 92k bukatu zutenak. Garailea Gorka Izagirre izan zen. Tarteko helmugak Javier Aramendiak, mendiko sailkapena Ivan Rovnik eta 23 urte azpiko sailkapenak Esteban Chavesk irabazi zuten.

Sailkapen orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011 << 2012ko Ordiziako Klasika >> 2013
Zbk. Txirrindularia Taldea Denbora
1.a Euskal Herria Gorka Izagirre Euskal Herria Euskaltel-Euskadi 4o 03' 17"
2.a Kolonbia Esteban Chaves Kolonbia Colombia-Coldeportes d.b.
3.a Kolonbia Miguel Ángel Rubiano Italia Androni Giocattoli-Venezuela d.b.
4.a Costa Rica Andrey Amador Espainia Movistar d.b.
5.a Kolonbia Jeffrey Romero Kolonbia Colombia-Coldeportes d.b.
6.a Espainia Pedro Merino Grezia Gios Deyser-Leon Kastro d.b.
7.a Uruguai Fabricio Ferrari Euskal Herria Caja Rural d.b.
8.a Euskal Herria David López Espainia Movistar d.b.
9.a Espainia Moisés Dueñas Espainia Burgos BH-Castilla y León d.b.
10.a Italia Emanuele Sella Italia Androni Giocattoli-Venezuela d.b.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]