2015eko Espainiako Traineru Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2015eko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 68. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 1 eta 2an jokatu zen Castro Urdialesen, eta Urdaibaik bere hirugarren garaipena lortu zuen, bigarrena jarraian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TKE Ligak asteburu bat libre utzi zion Federazioari Espainiako Txapelketa antola zezan. Federazioak, azken urteetan bezala, ez zuen dirusaririk ezarri ez eta bidaiarako dirulaguntzarik ere eta honen ondorioz Galizia eta Asturiasko taldeek uko egin zioten parte hartzeari. Honen ondorioz lau talde euskaldu eta kantabriar batek aurkeztu zuten beren burua. Larunbatean hiru taldetako txanda bat (Kaiku, Hondarribia eta Astillero) eta bi taldetako beste txanda bat (Bermeo eta Orio) antolatu zen eta bosgarren denbora egin zuen Astillero kanporatua izan zen. Igandean lau taldetako txanda bakarra jokatu zen.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Kantabria SDR Astillero
Euskal Herria Hondarribia AE
Euskal Herria Kaiku AKE
Euskal Herria Orio AE
Euskal Herria Urdaibai AE (Bermeo)
San José XII
Ama Guadalupekoa
Bizkaitarra
San Nikolas
Bou Bizkaia
Jonatan Castanedo
Ioseba Amunarriz
Asier Zurinaga
Irakoitz Etxeberria
Gorka Aranberri

Sailkapen estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txanda bakoitzeko irabazlea sailkatzen da eta hauekin batera gainontzekoen artean bi denbora onenak egin dituztenak.

1. txanda Denbora 2. txanda Denbora
1 Kaiku 22:06 1 Urdaibai 22:02
2 Hondarribia 22:12 2 Orio 22:16
3 Astillero 22:45

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Urdaibai 20:09:52
-
2 Orio 20:20:35 0:10:83
3 Hondarribia 20:34:66 0:25:14
4 Kaiku 20:47:62 0:38:10

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]