Edukira joan

1991ko Espainiako Traineru Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

1991ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 44. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 17 eta 18an jokatu zen El Astilleron, eta San Juanek bere seigarren garaipena lortu zuen, bosgarrena lortu eta 28 urtetara.

Polemikarekin hasi zen txapelketa, izan ere asturiar bakarra egoteari Nautico de Vigoren ukoa gehitu zitzaion eta bi trainerurentzako tokia gelditu zen. Euskadiko txapelketako hirugarrenak (San Juanek) eta Kantabriako bigarrenak (Santoñak) bete behar zuten baina 1989ko arau baten oinarrituta txapelketa probintzialetako txapeldunak ere izan zezakeen aukera, kasu honetan Zierbenak. Ondorioz abuztuaren 16rako errepeska antolatu zen baina Santoñak zer eginik ez zuela ikusita protesta egiteaz gain estropada ez jokatzea erabaki zuen.

Igandeko ohorezko txandarako lau euskaldunak sailkatu ziren, eta azken urteetan bezala pasaitar bien arteko lehia estua ikusi zen. Oraingoan sanjuandarrak nagusitu ziren bi segunduko tartea atereaz.

Parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Asturiasko Printzerria CM Castropol
Kantabria CR Ciudad de Santander
Galizia CR Chapela
Euskal Herria CA Koxtape (San Juan)
Euskal Herria Orio AE
Galizia SD Samertolameu (Meira)
Euskal Herria Sanpedrotarra AE
Euskal Herria Zierbena AE
Castropol
Virgen del Mar
Arealonga
Erreka
San Nikolas
Meiramar
Libia
Zierbena
?
Agustín Vitoria
?
Juan Mari Lujanbio
Jose Luis Korta
Foro Abal
Juan Carlos Fontan
Santiago López Gª "Vicuña"

Sailkapen estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txanda bakoitzeko irabazlea sailkatzen da eta hauekin batera gainontzekoen artean bi denbora onenak egin dituztenak.

1. txanda Denbora 2. txanda Denbora
1 San Juan 21:11:55 1 Orio 21:05:65
2 San Pedro 21:12:55 2 Zierbena 21:06:25
3 Chapela 21:34:49 3 C. Santander 21:14:01
4 Castropol* 22:53:10 4 Samertolameu 21:42:01
  • Castropolek estropada arraunlari bat gutxiagoz amaitu zuen.
Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 San Juan 19:43:51
-
2 San Pedro 19:45:49 0:01:98
3 Orio 20:02:90 0:19:39
4 Zierbena 20:24:26 0:40:75
5 Ciudad de Santander 20:10:24 0:26:83
6 Samertolameu 20:20:99 0:37:48
7 Chapela 20:21:66 0:38:15
8 Castropol 21:16:32 1:32:81

Tripulazio irabazlea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]