1962ko Espainiako Traineru Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

1962ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 15. ekitaldia) urte honetako irailaren 9an jokatu zen Donostian, eta San Juanek bere laugarren txapelketa irabazi zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957 eta 1961 artean Coruñan jokatu ziren Espainiako txapelketak. Azken bi ekitaldietan galiziarrak izan ziren nagusi eta talde euskaldun eta kantabriarrek gero eta interes txikiagoa azaldu zuten Galiziarako bidaia egiteko. 1962an beraz Donostian antolatzea erabaki zen. Aukeratutako eguna iraliaren 9a izan zen eta Kontxako Banderaren bi jardunaldien artean egokitu zen. Eskualde bakoitzeko traineru batek hartu behar zuen bertan parte, galiziar batek, asturiar batek, bizkaitar batek eta gipuzkoar batek.

Kontxako Banderan talde gipuzkoarrak bakarrik arituko zirenez lehen jardunaldiko irabazlea izan zen sailkatua, San Juan hain zuen ere. Gainerako talde gipuzkoarrek kontsolazio txanda bat jokatu zuten Espainiako txapelketaren aurretik eta "Trofeo Delegación Nacional de Deportes" saria jaso zuen Orio irabazleak. Aipatzekoa da Oriok 21:36:1/5-eko denbora egin zuela Espainiako txapelduna izan zen San Juanek baino 27 segundu hobea.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Asturiasko Printzerria CM Castropol
Galizia Educ. y Desc. Moaña (Meira+Tirán)
Euskal Herria Kaiku AKE
Euskal Herria San Juan
?
?
?
?
?
?
?
Bibiano Etxabe

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 San Juan 22:03:3/5
-
2 Moaña 22:38:1/5 0:34:3/5
3 Kaiku 23:28:0/5 1:24:2/5
4 Castropol 23:59:0/5 1:55:2/5

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]