2020ko Espainiako Traineru Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2020ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 73. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 1ean eta 2an jokatu zen Pedreñan, eta S.D.R. Pedreñaren sorreraren 125. urteurrena ospatzeko balio izan zuen. Zierbenak bere hirugarren txapelketa eskuratu zuen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoetan galiziarrek uko egin zioten parte hartzeari eta horrela zazpi traineru baino ez ziren izan uretan. Kopuru txukun bat lortzeko KAE 2 Ligako Actividades Náuticas Castrok ere hartu zuen parte. Emakumezko traineruetan inork ez zuen izenik eman.

Aurreko urteetan bezala Espainiako Arraun Federazioak ez zuen saririk emateko asmorik adierazi eta Pedreñak sariak eman nahian Dynasol bandera jarri zuen jokoan egun bietako denborak batuz emango zena. Zierbenak eskuratu zuen bandera hau ere.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Kantabria Actividades Náuticas Castro
Euskal Herria Bermeo
Euskal Herria Itsasoko Ama (Santurtzi)
Euskal Herria Orio
Kantabria Pedreña
Kantabria Valle de Camargo
Euskal Herria Zierbena
Flaviobriga
Bou Bizkaia
Sotera
San Nikolas
La Pedreñera
Virgen del Carmen
Zierbena
Agustín Peña
Josu Andoni Barturen
Asier Zurinaga
Gorka Aranberri
Cristian Garma
Jonatan Castanedo
Borja Gómez

Sailkapen estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txanda bakoitzeko irabazlea sailkatzen da eta hauekin batera gainontzekoen artean bi denbora onenak egin dituztenak.

1. txanda Denbora 2. txanda Denbora
1 Zierbena 20:12:39 1 Orio 20:10:04
2 Santurtzi 20:19:69 2 Pedreña 20:13:37
3 Camargo 21:15:48 3 Bermeo 20:23:59
4 4 A.N. Castro 21:31:79

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Zierbena 19:45:74
-
2 Orio 19:50:45 0:04:71
3 Itsasoko Ama (Santurtzi) 20:16:93 0:31:19
4 Pedreña 20:36:70 0:50:96
5 Bermeo 19:52:70 0:06:96
6 Valle de Camargo 20:48:47 1:02:73
7 Actividades Náuticas Castro 21:40:96 1:55:22

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zierbena Arraun Elkartea
    • Entrenatzailea: Juan Zuzunegi
    • Patroia: Borja Gómez
    • Arraunlariak: Raul García, Carlos Palazuelos, Jaime De haz, Alberto Vidal, Mario Hernando, Mikel Portularrume, Sergio Montenegro, Juan Zunzunegi, Efren Sánchez, Francisco Montes, Ismael Montes, Alberto González eta Luis Miguel Villar.

Dynasol bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Elkartea Denbora
1 Zierbena 39:58:13
2 Orio 40:00:49
3 Bermeo 40:16:29
4 Itsasoko Ama (Santurtzi) 40:36:62
5 Pedreña 40:50:07
6 Valle de Camargo 42:03.95
7 Actividades Náuticas Castro 43:12:73

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zierbena, Espainiako txapeldun» Euskal Irrati Telebista 2020-08-02 (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]