Asier Zurinaga
Asier Zurinaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1971ko maiatzaren 11 (53 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Asier Zurinaga Gomez (Barakaldo, 1971ko maiatzaren 11) azken urteetako traineru estropadetako patroi onenetakoa izan da, Kontxako 2 Banderaz gain 5 TKE Liga eta Espainiako 4 Txapelketa irabazi ditu, besteak beste.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barakaldokoa izanik hasierako urteak Kaikun eman zituen baina ondoren Bizkaiko talde ugaritan ibili da, Zierbena, Santurtzi, Raspas, Lutxana, Arkote eta Urdaibaien. Asier Zurinaga bi aldiz aukeratu dute TKE Ligako patroirik onena, 2011an eta 2013an.
Castro Urdiales: 2001-2002
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Castron ere egin zituen bi urte eta bertan lortu zituen lehenengo garaipen handiak. Jose Luis Korta zen entrenatzailea eta 2001 eta 2002an Kantauri itsasoko traineru indartsuena izan zen Kontxako Bandera eta Euskal Liga bietan irabazi baitzuen, Asier Zurinaga 2002ko Kontxan patroia izan ez bazen ere. Horretaz gain 2001eko Espainiako Txapelketa ere eskuratu zuen.
Urdaibai: 2007-2008
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an Urdaibaik fitxatu zuen eta bi urtetan TKE Liga irabazi zuen. Kontxarik ezin izan zuen lortu baina bandera garrantzitsu ugari eskuratu zituen, El Corte Ingles eta Zarauzkoa esate baterako.
Kaiku: 2009-2016
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an bere hasierako elkartera itzuli zen. Jose Luis Korta zen berriz ere entrenatzailea eta haren eskutik Kaikuren bigarren "urrezko aroaren" protagonista bihurtu zen Zurinaga. Lehenengo urte hartan Kontxako Bandera eta txapelketa guztiak irabazi zituzten eta hurrengo hiru urtetan Ligak eskuratu zituen taldeak. 2011 bukatzean ordea Korta eta Zurinaga haserretu eta 2012an ez zuen taldean parte hartu. 2013an itzuli zen berriz ere Liga irabazi eta patroi onenaren saria jasoz. 2014an 3. egin zuen Kontxan zein Ligan.
Santurtzi: 20017-tik aurrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an KAE Ligarako Santurtzik fitxatu zuen eta TKE Ligara igotzea lortu zuen klubak aurreneko aldiz. 2020an TKE Liga irabaztea lortu zuen, santurtziarren aurrenekoa eta Zurinagaren bosgarrena.
Hona hemen Asier Zurinagak gidaturiko elkarteen zerrenda:
Elkartea | Urteak |
---|---|
Kaiku | 1983-1987 |
Zierbena | 1988-1993 |
Santurtzi | 1994-1995 |
Raspas del Embarcadero | 1996 |
Zierbena | 1997-2000 |
Castro Urdiales | 2001-2002 |
Lutxana | 2003-2005 |
Arkote | 2006 |
Urdaibai | 2007-2008 |
Kaiku | 2009-2011 eta 2013-2016 |
Santurtzi | 2017- |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontxako Banderak (2): 2001 eta 2009.
- Espainiako Traineru Txapelketak (5): 2001, 2009, 2010, 2011 eta 2013.
- TKE Ligak (5): 2007, 2008, 2011, 2013 eta 2020.
- Euskal Ligak (2): 2001 eta 2002.
- Euskadiko Traineru Txapelketak (5): 2007,2008, 2009, 2010, 2013.
- Kantabriako Traineru Txapelketak (1): 2001.
- Bandera nagusiak:
- El Corte Ingles Bandera (7): 2001, 2007, 2011, 2013, 2014, 2015 eta 2020.
- Zarauzko Ikurrina (4): 2007, 2011, 2013 eta 2014.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales
- Urdaibai Arraun Elkartea
- Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea
- Kontxako Bandera