Edukira joan

Sociedad Deportiva de Remo Astillero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Deportiva de Remo Astillero
Sorrera1966
HerriaEspainia El Astillero, Kantabria
LehendakariaEspainia Elisabet Carral
EntrenatzaileaEspainia Jose Luis Cruces
Kolorea(k)     urdina
Trainerua     San José XV
Palmaresa2 Kontxako Bandera
2 TKE Liga
1 KAE Liga
8 Espainiako Txapelketa
26 Kantabriako Txapelketa
2025: Kontxaez
20258.a (KAE 1 Ligan)
Webguneawww.sdremoastillero.com
Donostia eta Astilleroko traineruak, Kontxako Banderan, 1976 inguruan
Astilleroko Banderaren irabazlea 2005ean, Izortz Zabala patroi zela.

Sociedad Deportiva de Remo Astillero (euskaraz: Astillero Arraun Kirol Elkartea) El Astilleroko arraun elkartea da. Bere palmaresean 2 Kontxako Bandera, 8 Espainiako Txapelketa eta 2 TKE Liga ditu. Kantabriar taldeen artean garaipen gehien eskuratu dituen elkartea da.

Kantabriako beste traineru batzuek ez bezala, Astillerok ez zuen partehartzerik izan XX. mendearen lehen erdialdean Santanderren jokatu izan ziren estropadetan.

Kantabria eta Euskal Herriko arraunketak 1960. hamarkadan goraldi berria izan zuenean, José del Castillok 1966an sortu zuen Astilleroko arraun taldea. Ordutik tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartu du parte: bateletan, trainerillatan eta trainerutan eta baita tosta mugikorrean ere.

Sortu eta berehala hasi zen emaitza onak izaten[1]. 1967an Kantabriako bere lehen txapelketa irabazi zuen eta hurrengo urteetan Pedreñaren aurkari zuzena bihurtu zen. Garai hartan Orioren aurkako desafioak jokatu zituen, gipuzkoarren aurrean galtzea tokatu bazitzaion ere. 1970an Jose Angel Lujanbio patroia ekarri zuten Hondarribiatik eta honek indar berria eman zion taldeari.[2] 1972ko denboraldia bikaina egin zuen, baina Kantabriako txapelketa irabazi ez izanak Kontxako Banderan parte hartzeko aukera kendu zion. Gainerako estropada guztiak irabazi zituen, tartean Espainiako Txapelketa, 2000 artean berriz irabaziko ez zuena.[3]

2000 urtean Jose Manuel Francisco entrenatzaileak talde indartsua osatu zuen berriro eta Izortz Zabala bermeotarra patroi zuela TKE Ligan sartuz bi ekitaldi irabazi zituen, bai eta Kontxako bi Bandera ere. 2004ko Kontxako ekitaldian Donibanekok zuen bi egunetako errekorra hautsi zuen, 21 segundutan hobetuz[4]. Honetaz gain zazpi Espainiako Txapelketa irabazi zituen 2000 eta 2008 artean, Kantauri itsasoko traineru indartsuenetakoa zela erakutsiz.

Baina eskandalu handia ere sortu zen Astilleroren inguruan. Doping kontrol baten agertu ez izanak TKE Ligatik kanporatu eta bi urtez estropadarik ez jokatzera zigortu zuen taldea, txapelketak eta Kontxa bakarrik jokatu ahal izan zituelarik.[5]

TKE Ligara itzulera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an KAE Ligako bigarren mailan hasi eta urtez urte berriz TKE Ligara igotzea lortu zuen. Hurrengo urteetan erdiko txandan mantentzea izan zuen helburu nagusi[6]. 2014ko kantabriar taldeen gainbeheraren erdian TKE Ligan mantentzeko ahaleginetan aritu zen eta mailari eustea lortu zuen bakarra izan zen, larri izan bazen ere. Hurrengo urteetan lasaiago aritu da Ligan eta Kontxan ere sartzear egon da 2015 eta 2016an zortzigarren egin baitzuen sailkapen estropadan, lehenengoan 22 ehunenekorengatik gelditu zen kanpoan. 2017an ordea urte txarra izan zuen eta TKE Ligan azken postuan gelditu ondoren maila galdu zuen. 2018an KAE Liga irabazi eta berriz ere TKE Ligara itzuli zen, urtebeterako ordea.[6]

KAE Ligara itzuli zenean taldea eraberritu eta aurreneko urtean ozta ozta mantendu bazen ere 2021ean 12. egin eta maila galdu zuen. Hurrengo denboraldietan KAE 2 Ligan maila kaskarra eman zuen. 2024an KAE 2 Liga irabazi eta mailaz igo zen.

Bansander Banderaren irabazlea 2003an.
  • Txapelduna (2): 2003 eta 2004.
  • Bigarrena (2): 1968 eta 2006.
  • Hirugarrena (3): 1973, 1974 eta 2005.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (3): 2002, 2003, 2011.
  • Sailkatua (14): 1973, 1974, 1976, 1978, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2010, 2011 eta 2012.
  • Txapelduna (2): 2003 eta 2005
  • Bigarrena (1): 2004
  • Hirugarrena (0)
  • Irabazitako estropadak (2025 barne): 28
  • Parte hartzeak (12): 2003, 2004, 2005, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019
  • KAE 1 Liga (2): 2009, 2018
  • KAE 2 Liga (2): 2008, 2024
  • Euskal Liga (0): Bigarren 2000an.
  • Txapelduna (8): 1972, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006 eta 2008.
  • Bigarrena (4): 1968, 1969, 1971 eta 1999.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HandiakNerbioiko Sari Handia (3): 1971, 1972 eta 2003.
El Corte Ingles Bandera (1): 2005.
Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1971 eta 1972.
Zarauzko Ikurrina (2): 1976 eta 2003.
EtxekoakAstilleroko Bandera (15): 1971, 1972, 1975, 1976, 1978, 1998, 1999, 2000, 2002, 2004, 2005, 2008, 2009, 2018, 2024.
San Jose traineruen igoera (Astillero) (1): 2011.
Astilleroko Jaitsiera (1): 2002.
Ferroatlántica Bandera (2): 1999, 2000.
KantabrianDesafío Vasco-Cántabro (2): 1969 (2 estropada).
Santanderko Bandera (7): 1970, 1971, 1972, 1998, 2008, 2018, 2024.
* Espainiako Printzearen Kopa (Santanderko Banderan): 1971, 1972.
Pedreñaren 50. urteurrena: 1970.
Marina de Cudeyoko Bandera (7): 1971, 1978, 1983, 1998, 2003, 2005, 2018.
Santoñako Bandera (5): 1971, 1972, 1975, 1976, 1998.
Finanzauto Saria (Santoña): 1973.
Castro Urdialesko Bandera (3): 1975, 2003, 2009.
Laredoko Bandera (1): 1976.
Sotileza Bandera (16): 1978, 1982, 1994, 2002, 2004, 2005, 2006, 2008, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019.
Kantabriako Diputazioaren Bandera (1): 1998.
Santoñako Traineru Jaitsiera (2): 1999, 2018.
Bansander Bandera (13): 1999, 2001, 2003, 2004, 2005, 2006, 2010, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019.
Flaviobriga Bandera (3): 2000, 2002, 2003.
Hipercor Bandera (8): 2000, 2003, 2004, 2013, 2014, 2016, 2018, 2019.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2000.
Pontejosko Bandera (1): 2000.
Laredoko Jaitsiera: 2003.
Pedreñako Jaitsiera: 2003.
Caja de Cantabria Bandera (5): 2003, 2004, 2005, 2008, 2009.
Pedreñako Bandera (2): 2003, 2005.
PRC Bandera: 2003.
Liébana Tierra de Júbilo Bandera (1): 2004.
San Vicente de la Barquerako Bandera (1): 2008.
La Maruca Bandera (1): 2008.
Ría del Asón Bandera (1): 2008.
Metavi Saria: 2009.
Memorial Ibánez (Castro): 2009.
Camargoko Bandera (1): 2009.
Colindresko jeitsiera (3): 2011, 2013, 2014.
GipuzkoanBeraun Sari Handia (1): 1972.
Jaizkibelgo kaltetuen omenezko Bandera: 1972.
Koxtaperen Bandera (1): 1998.
Oriako Traineru Jaitsiera (2): 2003, 2008.
Hondarribiko Bandera (2): 2002, 2005.
Telefonica Bandera (2): 2003, 2005.
Orioko Txanpa estropada (1): 2004.
Orioko Bandera (1): 2003.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (2): 2004, 2005.
Pasaiako Bandera (3): 2004, 2005, 2009.
Pasaiako Portu Berriaren Bandera (San Pedro) (1): 2005.
Orioko Bixigu-Estilora Bandera (3): 2008, 2008, 2009.
Trintxerpeko Bandera (1): 2008.
Hibaikaren Bandera (1): 2008.
Getariako Bandera (1): 2018.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2018.
Donostiarra Bandera B (1): 2024.
BizkaianOndarroako Bandera (2): 1999, 2009.
Getxoko Bandera (1): 2000.
Lekeitioko Bandera (4): 2003, 2004, 2005, 2009.
Bermeoko Bandera (2): 2004, 2005.
Plentziako Bandera (2): 2005, 2018.
Plentziako Jaitsiera (2): 2006, 2008.
Areetako Bandera (1): 2008.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2008.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2008.
Erandioko Bandera (1): 2008.
Santurtziko Bandera (1): 2009.
Elantxobeko Bandera (2): 2009, 2024.
Petronor Bandera (1): 2009.
Portugaleteko Bandera (2): 2009, 2018.
Ambilamp Bandera (1): 2010.
San Juan de Dios Ospitalaren Bandera (1): 2024.
Goimek Sari Nagusia - Ondarroa (1): 2024.
Mundakako Bandera (1): 2024.
LapurdinDonibane Lohitzuneko Bandera (1): 2008.
AsturiasenGozón Udaleko Bandera (1): 2008.
Ford Autoviasa Bandera, Luanco (5): 2010, 2011, 2012, 2013, 2015.
GalizanPereira Bandera (2): 2003, 2004.
Boiroko Bandera (1): 2003.
O Groveko Bandera (1): 2003.
Vigoko Bandera (1): 2005.
Outón Fernandez Bandera (1): 2005.
BesterikKantauriko Arraun Jokoak (1): 1973.
Errioxako Bandera (5): 1999, 2000, 2004, 2005, 2009.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE12
KAE 15
KAE 24
2025 barne.
Hipercor Bandera 2013.
UrteaLigaKontxa
2003TKE Liga, 1.aTxapelduna
2004TKE Liga, 2.aTxapelduna
2005TKE Liga, 1.a3.a
2006-2.a
2007--
2008KAE 2 Liga, 1.a ()4.a
2009KAE 1 Liga, 1.a (p.o. )-
2010TKE Liga, 6.a5.a
2011TKE Liga, 7.adeskalifikatua
2012TKE Liga, 8.a6.a
2013TKE Liga, 9.a-
2014TKE Liga, 11.a (p.o. )-
2015TKE Liga, 9.a-
2016TKE Liga, 7.a-
2017TKE Liga, 12.a ()-
2018KAE 1 Liga, 1.a (p.o. )-
2019TKE Liga, 12.a ()-
2020KAE 1 Liga, 10.a (p.o. )-
2021KAE 1 Liga, 12.a ()-
2022KAE 2 Liga, 6.a-
2023KAE 2 Liga, 4.a-
2024KAE 2 Liga, 1.a ()-
2025KAE 1 Liga, 8.a

Aulki mugikorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sociedad Deportiva de Remo Astillero
EntrenatzaileaEspainia Sara Vazquez
Patroia(k)Espainia Lara Fernández
Espainia Paola González
Kolorea(k)     urdina
Trainerua             Virgen del Puerto (Santoña)
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Espainiako Txapelketa
2025: Kontxa6.a
20256.a (Euskotren Ligan)
Astilleroko trainerua Zarautzen ETE Ligako estropadaren garaile.

Kantabriako selekzioaren sormena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008[7] eta 2009an[8] Kontxako Banderan bigarren postuan gelditzea lortu zuen Maria Gil patroi zuela. Hau izan zen denboraldi bakoitzean jokaturiko estropada bakarra.

2010an Kantabriako selekzioa izenarekin Euskotren Ligan aritu zen eta laugarren egin zuen. Alba Rocillo izan zen patroia baina azken estropadan lesionatu egin zen. Kontxako banderarako sailkapen estropadan Sara Vazquez aritu zen eta taldea ez zen Banderarako sailkatu.

Hurrengo urtetan ez zuen trainerurik atera baina 2013an Santoñako traineruan aritu ziren hainbat arraunlari. Horretaz gain aurredenboraldiko etxeko estropadetan parte hartu izan du.

Trainerua uretan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an lehenengo aldiz hartu zuen parte liga batean eta denboraldi osoa eginez. ETE Ligan izan zen eta zortzi trainerutatik bosgarren egin zuen. 2024an ETE Liga irabazi zuen eta play-offfetan Euskotren Ligara igotzea lortu zuen[9]. Horretaz gain Kontxako Banderarako sailkatu zen 15 urteren ondoren eta bosgarren egin zuen.[10]

Euskotren Ligan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025ean Concello de Vilagarcía Bandera irabazi zuen. Gonbidatu gisa aritu zen Vilaxoanek antolaturiko Galiziako aurredenboraldiko estropadan, izan ere hark utzitako trainerua baitarabil azken urteotan.[11] Ligan seigarren postua lortu zuen, bi estropadatan hirugarren ere egin zuen. Bigarren urtez jarraian Kontxako Banderarako sailkatu zen.[12]

2026ko martxoan entrenatzen ari zirela olatu handi batek trainerua itzuli eta kalte konponezinak eragin zizkion. Hainbat arraunlari zauritu ziren gainera.[13] Santoñaren Virgen del Puerto trainerua erabiltzeko akordioa lortu dute.[14]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarren (2): 2008, 2009.
  • Sailkapena (4): 2008, 2009, 2024, 2025
  • laugarren 2010ean.
  • Irabazitako estropadak (2025 barne): 0
  • ETE Liga (1): 2024

Kantabriako txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ez da jokatu

Gainontzeko banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HandiakZarauzko Ikurrina (0)
Getxoko Bandera (0)
EtxekoaSan Jose Sari Nagusia (7): 2014, 2016, 2017, 2022, 2023, 2025, 2026
KantabrianAurora Trueba memoriala (4): 2023, 2024, 2025, 2026.
Camargoko Bandera (1): 2024.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2024.
Descenso de Traineras Bahía Camargo (1): 2025.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2026.
Colindresko Traineru Jaitsiera (1): 2026.
BizkaianPortugaleteko Uri Urena Bandera (1): 2024.
Erandioko Ikurrina (1): 2024.
Ondarroako Udala Sari Nagusia (1): 2024.
Portugaleteko traineru jaitsiera (1): 2026.
GipuzkoanHernaniko Bandera (1): 2024.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2024.
GalizianConcello de Vilagarcía (1): 2025.
Dendoraldiak
Euskotren1
ETE2
2025 barne.
UrteaLigaKontxa
2008-2.a
2009-2.a
2010Emakumezkoen Liga, 4.a
(Kantabria)
-
2011-
2022
2023ETE Liga, 5.a-
2024ETE Liga, 1.a (p.o. )5.a
2025Emakumezkoen Liga, 6.a6.a

Antolaturiko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astillerok, 1971etik aurrera Astilleroko Bandera antolatzen du ibaian, gehienetan erlojuzkontra jokatzen dena. Denboraldi-aurreko estropada ere antolatzen du martxoa aldera, San Jose traineruen igoera (Astillero).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «50 AÑOS ¡REMANDO JUNTOS!» Sociedad Deportiva de Remo Astillero (kontsulta data: 2024-11-20).
  2. «LUJAMBIO, José Ángel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-10-25).
  3. Usle, Ricardo Vega. (lunes, 23 de septiembre de 2019). «mi ASTILLERO: C.R. ASTILLERO regata del Campeonato de España 1972» mi ASTILLERO (kontsulta data: 2024-11-20).
  4. (Gaztelaniaz) Rodrigálvarez, Eduardo. (2004-09-13). «Astillero gana en todo» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-11-20).
  5. Press, Europa. (2006-03-06). «Remo.- Dos años de sanción y multa para los 14 remeros de Astillero y su entrenador por negarse a un control antidopaje» www.europapress.es (kontsulta data: 2024-11-20).
  6. 1 2 (Gaztelaniaz) «Eusko Label Liga de traineras» www.euskotrenliga.com (kontsulta data: 2024-11-20).
  7. (Gaztelaniaz) «Galicia gana la primera bandera femenina de La Concha» La Voz de Galicia 2008-09-14 (kontsulta data: 2024-11-20).
  8. infobide.com. «Resultados Regatas Bandera de la Concha - Estropadak Donostia San Sebastián» www.donostiasansebastian.com (kontsulta data: 2024-11-20).
  9. «Astillero eta Zumaia sailkatu dira Euskotren Ligarako, eta San Juan eta Ares Eusko Label Ligarako» Berria 2024-09-15 (kontsulta data: 2024-11-20).
  10. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-08). «Urdaibai eta Arraun Lagunak Kontxako Banderako nagusi eta eztulik egin dien inor ere ez ondoan» naiz: (kontsulta data: 2024-11-20).
  11. (Gaztelaniaz) Koroibos. (2025-06-26). «Cabo y Astillero, campeones de la Bandera de Vilagarcía» Faro de Vigo (kontsulta data: 2025-07-26).
  12. (Gaztelaniaz) Vidart, Marco G.. (2025-09-03). «Astillero remará por el título en La Concha» El Diario Montañés (kontsulta data: 2025-09-04).
  13. (Gaztelaniaz) Falagán, Aser. (2026-03-08). «La tripulación femenina de Astillero sufre un vuelco mientras entrenaba» El Diario Montañés (kontsulta data: 2026-03-15).
  14. (Gaztelaniaz) Falagán, Aser. (2026-03-18). «Astillero ya entrena con la Virgen del Puerto» El Diario Montañés (kontsulta data: 2026-03-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]