Gorka Aranberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka Aranberri
Bandera de la Concha 2016 - Urdaibai 02.jpg
Bizitza
JaiotzaDonostia1987ko martxoaren 4a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Gorka Aranberri Orioko traineruaren txopan.

Gorka Aranberri Etxeberria (Donostia, 1987ko martxoaren 4a) 2010. hamarkadako traineru estropadetako patroi onenetakoa da. Dagoeneko Kontxako 7 Bandera irabazi ditu, bost Urdaibai Arraun Elkartearekin eta bana Orio eta Santurtzirekin.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarautz Arraun Elkartean hasi zen eta herriko taldearen garai onenean trebatu zen patroigintzan. 2006 eta 2007an Kontxan laugarren postuak eskuratu zituzten zarauztarrek, 2006an euskaldunen artean lehenengoak izan ziren, eta 2007 eta 2008an TKE Ligan bosgarren egin zuten. 2007an lortu zuen gainera Zarautzek bere titulu bakarra trainerutan, Gipuzkoako txapelketa hain zuzen ere. 2010an Zarautzek maila galdu zuen eta 2011 denboraldirako Urdaibai Arraun Elkarteak fitxatu zuen.

Lehenengo denboraldian Lur Uribarrenekin txandakatu zen txopan. Itsasoa zailtzen zenean Gorka aritzen zen eta horrela irabazi zituen lehenengo Kontxa eta Euskadiko txapelketa. Hurrengo urteetan bera izan da Urdaibaiko patroia eta 2014 eta 2015ean txapelketa guztiak eta Kontxako Bandera irabazi ditu. 2016an laugarren Kontxako Bandera eta bere aurreneko Liga irabazi zituen.

2017 deboraldirako Oriora joan zen eta Kontxako Bandera eta Zarauzko Ikurrina irabazi zituen besteak beste. 2019an denborldi bikaina osatu eta TKE Liga irabazi zuen, Gorkak bigarren aldiz eta Oriok aurrenekoz.

2021 denboraldirako Santurtzik fitxatu zuen eta bere seigarren Kontxako Bandera irabazi zuen. Denboraldi amaieran hirugarren TKE Liga irabazi du, hiru talde ezberdinekin gainera. 2022an Urdaibaira itzuli zen eta zazpigarren Kontxako Bandera eta laugarren Liga irabazi zituen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak
Zarautz AE 2000-2010
Urdaibai AE 2011-2016
Orio AE 2017-2020
Santurtzi 2021
Urdaibai AE 2022

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]