Panpili Trekuk eman dio makila eta jantzi dio txapela Sustrai Colinari, hain zuzen, aurtengo Xilabak omendu duen Mattin Treku Ahetzeko bertsolariaren semeak. Aurtengo urriaren 11n bete da bertsolariaren jaiotzaren mendeurrena.
Bi itzulitara jokatu zen. Bertsolari bakoitzak birritan kantatu zuen eta puntuazioen baturak eman zuen azken sailkapena. Aurrekanporaketetan sailkaturiko bederatzi bertsolariri Sustrai Colina, Maddalen Arzallus eta Odei Barroso gehitu zitzaizkien, 2014an aurreneko hiru postutan gelditu ziren bertsolariak.