2008ko Iparraldeko Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2008ko Iparraldeko Bertsulari Xapelketa edo 2008ko Iparraldeko Bertsolari Txapelketa Iparraldeko Bertsulari Xapelketaren lehenengo edizioa izan da. Urriaren 18 eta azaroaren 15 bitartean ospatu zen. 16 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 3 finalaurreko eta finala ospatu ziren. 2008ko edizioaren leloa "Ereiteko tenorea" izan da. Finala Donibane Lohitzuneko Jai Alai pilotalekuan ospatu zen azaroaren 15ean.

Ordura arte, Ipar Euskal Herriko bertsolariek urteetan zehar Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu izan zuten.

Amets Arzallus izan da txapelduna, Sustrai Colina txapeldunorde eta Miren Artetxe hirugarren sailkatu direlarik.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orotara 16 bertsolari izan dira Iparraldeko lehen txapelketan. Mixel Aire 64 urterekin eskarmentu handiena duena izan da. Gainerakoei dagokionez, batez bestez 21 urteko adina dute.

  1. Mixel Aire "Xalbador II"
  2. Karlos Aizpurua
  3. Xan Alkhat
  4. Odei Barroso
  5. Maddalen Arzallus
  6. Miren Artetxe
  7. Amets Arzallus
  8. Sustrai Colina
  9. Ekhi Erremundegi
  10. Gillen Hiribarren
  11. Patxi Iriart
  12. Mizel Mateo
  13. Xumai Murua
  14. Kristiñe Txoperena
  15. Eneritz Zabaleta
  16. Egoitz Zelaia

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalaurrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Garazi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Garaziko saioa lehenengo finalaurrekoa izan zen. 2008ko urriaren 18ko 17:00etan ospatu zen herriko zineman.

Bertsolaria Puntuak
Maddalen Arzallus 336.5
Sustrai Colina 336.5
Kristiñe Txoperena 327
Xumai Murua 308
Gillen Hiribarren 287.5
Xan Alkhat 270.5

Luhuso[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luhusoko saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2008ko urriaren 25eko 17:00etan ospatu zen herriko salan eta 400 bertsozale inguru gerturatu ziren saioa ikustera.

Bertsolaria Puntuak
Amets Arzallus 344.5
Karlos Aizpurua 316.5
Odei Barroso 315
Mixel Aire Xalbador II 302.5
Patxi Iriart 302
Mizel Mateo 294

Urdiñarbe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdiñarbeko saioa hirugarren eta azken finalaurrekoa zen. 2008ko azaroaren 2ko 17:00etan ospatu zen herriko salan, 200 bat lagun hurbildu zirela.

Bertsolaria Puntuak
Odei Barroso 318.5
Miren Artetxe 308
Ekhi Erremundegi 302.5
Eneritz Zabaleta 298
Kristiñe Txoperena 295
Egoitz Zelaia 269.5

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Lohitzune[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finala Donibane Lohitzunen ospatu zen, Jai Alai pilotalekuan, 2008ko azaroaren 15eko 17:00etan. 1.500 bat lagun bertaratu ziren.

Bertsolaria Puntuak
Amets Arzallus 568
Sustrai Colina 544.5
Miren Artetxe 538
Maddalen Arzallus 525.5
Odei Barroso 507.5
Ekhi Erremundegi 503.5
Karlos Aizpurua 490
Xumai Murua 466

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]