Xilaba Bertsulari Xapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xilaba Bertsulari Xapelketa
Amets Arzallus, 2013ko txapelketa nagusian.jpg
Amets Arzallusek hirutan irabazi du txapela.
Antolatzailea Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia 2008
Txapel gehien Amets Arzallus (3 txapel)
Azken txapelduna Sustrai Colina
Sustrai Colinak bitan irabazi du txapela.

Xilaba Bertsulari Xapelketa edo Iparraldeko Bertsolari Txapelketa 2008tik aurrera Ipar Euskal Herriko bertsolarientzat antolatzen den lehiaketa da, ordurarte Iparraldeko bertsolariek urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu izan zuten.

"Iparraldeko Bertsularien Lagunak" elkarteak abiatu zuen ekimena. Lehenengo edizioaren finala Donibane Lohitzunen buru zen eta Amets Arzallusek irabazi zuen. 2008an Iparraldeko Bertsolari Txapelketa izena izan zuen. 2010an Xilaba Bertsulari Xapelketa izena hartu zuen, Xi-berua, La-purdi eta Ba-xenafarra izenen konbinaketa da. Hurrengo urteetan izen honekin jarraitu du.

2018an taldekako txapelketa antolatu zen, aurrez Araban eta Nafarroan egindako esperientziak jarraituz.

Txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizioa Txapelduna Bigarrena
2008 Amets Arzallus Sustrai Colina
2010 Amets Arzallus Odei Barroso
2012 Amets Arzallus Odei Barroso
2014 Sustrai Colina Maddalen Arzallus
2016 Sustrai Colina Amets Arzallus
2018[1] Mattinsalto Dilindan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Mattinsalto taldeak irabazi du Xilaba txapelketa, lehen aldiz multzoka» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-17 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]