Louis Marie Hyacinthe Fabre
Itxura
Louis Marie Hyacinthe Fabre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ainhoa, 1807ko otsailaren 14a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | 1875eko abenduaren 15a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aduana-agentea eta itzultzailea |
Louis Marie Hyacinthe Fabre (Ainhoa, 1807ko otsailaren 14a - 1875eko abenduaren 15a) euskal itzultzaile eta gramatikaria izan zen, Bonaparte printzearen laguntzailea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aduanako langilea zen. Asteteren kristau-dotrina itzuli zuen goi-nafarreratik Ainhoako lapurterara, 1853. urtean, Bonaparte printzeak eskatuta.
Bestelako obrak: Guide de la conversation français-basque (1862), Antonio le Navarrais (1868), Lettres labourdines (1869) eta Dicctionnaire français-basque (1870). Euskal gramatika bat eman zuen argitara, 1873an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.