Edukira joan

Kolpez kolpe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aosbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:00, 27 azaroa 2019
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Kolpez Kolpe
Kortatu taldearen
Argitaratze data1988
Grabazioa1988ko Martxoa
Musika motaSka, Punk, Hardcore, Rock
Iraupena35:02
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaOihuka
Esan Ozenki
EkoizpenaKaki Arkarazo
Kortatu taldearen kronologia
A Frontline Compilation Kolpez kolpe Azken Guda Dantza

Kolpez kolpe, Kortatu taldearen estudioko hirugarren disko da. Disko, 1988ko martxoan grabatu zuten Donostiako IZ Estudioetan, Kaki Arkarazoren laguntzaz. Disko honetako abesti guztiak, euskaraz izan ziren grabatuak. Horretarako, Fermin eta Iñigo Muguruzak, garai horretan euskara ikasten hari zirela, Mikel Antza eta Josu Landaren laguntza jaso zuten. Abesti guztiak, Kortatu taldearenak dira Ehun ginen abestia izan ezik. Kantu hau, M-ak taldearen bertsio bat da.

Aditu askoren ustez, disko hau da Kortaturen estudioko diskorik onenena[1]. Hasiera batean Oihuka diskoetxeak kaleratu zuen disko hau, baina 1994an Esan Ozenki zigiluak berrargitaratu egin zuen.

Lehendabiziko bi albumen jai erritmoak erabat desagertuta daude disko honetan (Platinozko sudurrak abesti satirikoan izan ezik). Fermin Muguruzak Negu Gorriak izango zuen abesteko era jadanik agertzen da (Muguruzatarrek hip hop entzuten zutela adieraziz) eta gitarraren riff gogorragoak dira, Negu Gorriak albumean izango ziren moduan[2].

Abestien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. After-Boltxebike
  2. Etxerat!
  3. Gernika 37-87
  4. Denboraren menpe
  5. A.E.K.'ko beteranoak
  6. Kolpez kolpe
  7. Oker nago
  8. Ehun ginen
  9. Platinozko sudurrak
  10. Makurtu gabe

Gainontzeko musikariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Yul: gitarra, Makurtu gabe abestian.
  • Mikel Laboa: ahotsa, Ehun ginen abestian.
  • Jabier Muguruza: akordeoia, Platinozko Sudurrak abestian.
  • Mikel Valkarlos: tronpeta, Etxerat!, Kolpez kolpe, Oker nago eta Platinozko sudurrak abestietan.
  • Jabi Silguero: tronpeta, Etxerat!, Kolpez kolpe, Oker nago eta Platinozko sudurrak abestietan.
  • Josetxo Silguero: saxofoia, Etxerat!, Kolpez kolpe, Oker nago eta Platinozko sudurrak abestietan.
  • Juan Antonio Díez: tronboia, Etxerat!, Kolpez kolpe, Oker nago eta Platinozko sudurrak abestietan.
  • Ainhoa Fraile: panderoa.
  • Idoia Fraile: trikitia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Cervantes, Xabier. (1999ko iraila). «Fermin Muguruza disco a disco» Rockdelux (166): 18..
  2. Snowden, Don. «Kolpez Kolpe» All Music Guide.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]