Ivan Passer
Itxura
Ivan Passer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Praga, 1933ko uztailaren 10a |
Herrialdea | Txekia Txekoslovakia |
Heriotza | Reno, 2020ko urtarrilaren 9a (86 urte) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pragako Arte Eszenikoen Akademiaren Zinema eta TB eskola |
Hizkuntzak | txekiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema gidoilaria |
Jasotako sariak | |
Ivan Passer (Praga, 1933ko uztailaren 10a - Reno, Nevada, 2020ko urtarrilaren 9a) zinemagile txekiarra izan zen.
Lehenbizi naziek eta gero komunistek zanpaturiko familia judu aberats batean jaio zen, eta gezurrezko agiri bat baliatu zuen Pragako zinema-eskola ospetsuan sartzeko. Miloš Formanen lankidea izan zen, eta lehen film luzeak, Intimni osvetleni (1965, Argitze intimoa), nazioarteko ospea ekarri zion. Estatu Batuetara erbesteratu zen; geroztik, ordea, bere lanek ez zuten izan Txekian egin zuen filmaren maila.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Txekiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |