Edukira joan

Hepatozito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:32, 27 apirila 2020
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Hepatozito
Xehetasunak
Honen partegibela
Identifikadoreak
LatinezHypocrita deforma
MeSHA11.436.348
THH3.04.05.0.00006
FMA14515
Terminologia anatomikoa

Hepatozitoa, gibeleko zelula da, gorputzeko organo honetako parenkima eratzen duena.

  • Gibel lobulotxoak: Lobulotxoaren erdian dagoen erdialdeko zain baten inguruan erradio eran antolatutako hepatozito lamina fenestratuek eratutako azpiunitate ez erregularki hexagonalak dira.

Hepatozitoek sortutako behazuna, hepatozitoen laminen barneko kanaltxo sare batean iraultzen da eta modu zentripetoan jariatzen da lobulotxora, porta guneetako behazun hodietarantz. Hepatozitoak, gibeleko zelula guztien %80a dira. Zelula poliedrikoak dira, 1 edo 2 erdigune esferiko poliploiderekin eta nukleolo irtenarekin. Zitoplasma azidofiloa dute, gorputz basofiloekin, eta organoloetan aberatsak dira. Gainera, euren zitoplasman, glukogeno eta koipe eranskinak dituzte. Hepatozitoen mintz plasmatikoak, domeinu sinusoidal bat du mikrobiloekin, Disseren gunera begira dagoena, eta alboko domeinu bat ere bai, ondoko hepatozitoari begira dagoena. Bata bestearen ondoan dauden bi hepatozitoren mintz plasmatikoek, behazuna jariatuko den. Hepatozitoan organolo ugariren presentzia, bere funtzio ugariekin lotua dago, proteinen sintesi eta metaketa (albumina, fibrinogenoa eta plasmako lipoproteinak), karbono hidratoen metabolismoa, behazun eraketa, botika eta toxikoen katabolismoa eta lipido, purina eta glukoneogenesiaren metabolismoa kasu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]